90seg 2.0
Azken aldian ez dut askorik idatzi blog honetan. Esan nizuen aurretik
ere irratsaio honek konstantzia zer den ez zekiela, eta oraingo honetan
argi gelditu dela uste dut. Blogean idatzi ez baina blogen inguruan
hainbat berriketa saio edukitzea suertatu zait, beste tresna batzuk ere
ezagutu ditut eta nire burua martxan ipini da hauei aplikazio
desberdinak aurkitzeko, baina lasai, izango duzue guzti honen berri
ordua heltzen denean.
Momentuz, 90 segundutik behera irauten duten
abestiei buruzko bigarren atala eskeintzen dizuet. Esan beharra dago
programa hau berandu heldu zela, ez zelako iragarritako egunean egin.
Bigarren atal hau, hirugarrenarekin batera egin zen ia ia, gaueko
iluntasunaz baliaturik furtiboki (beste irratsaio batzuen emisioa
galaraziz). Bertan beste hainbat proposamen interesgarri biltzen dira.
Batzuk errepikatu egiten dute lehen emanalditik, Aphex Twin, David Holmes, El Club de los Poetas Violentos, John Lennon, Pearl Jam, Massive Attack eta The Distillers esaterako. Beste batzuk ordea, lehen aldiz sartu dira: White Stripes, The Supersuckers, Ramones, Pixies, Undertones, Squarepusher, Piratas, Mogwai, Hedtrip, Moby, Guateque All Stars eta Los Fresones Rebeldes besteak beste. Euskaldunen artean bakarra berriz ere, Bergaratik laster azalduko den talde bat gainera, Naiz Roxa izenekoa. Bakarra baina bi abestiz bere presentzia izan duena.
Eta
hurrengoan zer? Zenek daki. Hirugarren atala prest dago. Aurrerapen
bezala zera esango dizuet, euskal presentzia nabarmen handituko dela,
Bergarako talde bat ere bertan aurkituko duzue. Hala ere, ezin dut
ziurtatu noiz izango den hirugarren atalaren emisioa. Laugarren
baterako ere materiala gertu dut jada, beraz, hasieran nuen trilogiaren
ideia baztertu dut eta zerbait luzeagoa izango dela dirudi.
Bostgarrenik egongo den denborak esango du. Gainera, beste testu bat
lantzen ere banabil (bere izenburua:¿Como desaparecer completamente?)
eta ideiak trumilaka sortzen zaizkit kaskezurrean barrena, guztiak
lantzea ia ezinezkoa iruditzen zait, ... Aurreko batean ere esan nuen
irratsaio honek linealtasuna zer den ez dakiela, beraz, zer egingo
dudan hurrengo saioan asmatzea ezinezkoa da. Baita niretzat ere.
Onena pantailatik irten eta irratia piztea izango da, pantailatik kanpo ere bizitza existitzen baita.
Irratsaio hau zeureganatu nahi baduzu, egin klik hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: