90 seg

itzalitelebista 1456148077950 itzali telebista | 2007-12-27 22:30

Aspaldidanik iruditu zaizkit diskoetako abesti motz horiek oso deigarriak eta hauekin zerbait egin behar zela pentsatu nuen (pentsatu nuen! oso ondo!). Eta egin. Irratsaio hau egiteko 90 segundotik behera irauten duten abestiak soilik erabili ditut, eta denetik aurkitu daiteke, ez hardcorea edo punka bakarrik, nahiz eta hauek ere presentzia izan duten.
Minor Threat,
The Distillers edo Mr. Bungle-en erritmo azkarrak; Massive Attack, Aphex Twin, Berg Sans Nipple edo Digitalism-en elektronika bere zentzu zabalenean; Cocorosie, Clap Your Hands And Say Yeah edo Mum-en edertasuna, Sole edo El Club de los Poetas Violentos-en hitz neurtuak; The Beatles, Neil Young eta John Lennon klasikoen ordezkari bezala; Playdoh, The Mars Volta, Pearl Jam, The Locust, Fine Before You Came, Fun Loving Criminals, Blur eta beste asko. Euskaldunen ordezkari bakarra, baina zelakoa, Lisabö.

Datuak gustatzen zaizuenentzat, iraupen maximoa argi dago, 90 segundu, eta minimoa, 18 segundu!! David Holmes-en The Free Association izeneko disko bateko abesti bat, Start of Something.  Izen kuriosoa, bigarren zatia izango baitu irudirik gabeko film honek. Abenduaren 30ean izango da hori eta zenek daki, agian ni ere trilogien negoziora apuntatuko naiz eta hirugarren zatiarekin osatuko dut pelikula hau. Hala ere, zuek banintz ez nuke Errege Egunean horrelako programarik esperoko, Bixamona inguruan ibiliko baita eta nork daki zer egingo dudan egun horretan.

Momentuz, lehen zatiaren estreinaldia 2007ko abenduaren 23a izan da eta bigarrenarena 2007ko abenduaren 30a izango da. Hirugarrena (egiten bada (ez dakizue zenbat nekatzen duen horrelako programa bat egiteak)) ez dakit noiz izango den. Abisatuko dizuet hemen bertan.

Irratsaioa eskuratu nahi baduzu, klikatu hemen 


Utzi iruzkina: