panpina
Txikitan, Olentzerori panpin eder bat eskatu nion. Panpin horrek zurrunga egiten zuen eta barre ere bai. Orduan, hogeitabostean esnatu nintzenean zuhaitzaren azpian neukan panpina!. Beraz oso pozik hartu nuen, baina bestalde panpina ez zegoen ondo. Egia da ez zuela zurrunga egiten eta hori politena zen. Hortaz, hurrengo egunean dendara joan nintzen amarekin panpina aldatzeko. Hala ere, ez zegoen besterik, eta orduan bale itsusi bat eman ziguten. Egun horren ondoren, askotan joan ginen panpina bilatzera denda hartaran eta beste denda batzuetara ere, baina zoritzarrez ez zegoen. Azkenik, ez genuen inon aurkitu eta panpina gabe geratu nintzen, dendan ez ziguten ekarri. Oraindik gaur egunean, gogoratzen dudanean oso triste ipintzen naiz, "Epi ronquiditos" nahi dudalako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: