HITZALDIA

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-04-11 15:27

Mondragon Unibertsitateko 10. urteurrena zela eta, Huhezi-ko fakultateak Daniel Innerarity gonbidatzea erabaki zuen, eta duela hilabete inguru hurbildu zen Innerarity Eskoriatzara, hitzaldia emateko asmotan.

Innerarity Bilbon jaioa da, 1959an. Egun, Zaragozako Unibertsitatean filosofia irakaslea da, nahiz eta Bordeaux-en bizi den. Hainbat sari irabazitako gizona da, eta liburu batzuk ere argitaratu ditu.

 

 

Laburpena.

 

 

Daniel Innerarity-ren ustez, gure gizartean informazio gehiegi daukagu. Orain urte batzuk, albiste batzuez ez jabetzea posible zen, baina gaur egun, hori ezinezkoa da, izan ere, gehiegizko informazioa daukagu. Eta horrelako kasuetan, Innerarityk dioenez, informazio hori kontrolatzen saiatu behar gara.

 

Gure gizarteak tentel bihurtzen gaituela dio. Lehen, jakitea zeukaten guztia zekiten, baina lehen eskutik jakiten zuten dena, hau da, esperientziak erakutsita. Gaur egun, ordea, dena jakitea ezinezkoa da, denborarik ez daukagulako, eta dakiguna ez dugu lehen eskutik jakiten, norbaitek kontatuta, baizik.

 

Gehiegizko informazioak hainbat arazo sortzen dizkigu, eta, arazorik nagusiena, daukagun nahaste-borrastea da. Ataskua daukagu eginda gehiegizko informazioagatik. Sistemak eduki behar direla dio informazioa filtratzeko.

Mundu oso informatua daukagu, gure artean eta artefaktuen artean horma dago. Innerarityren ustez, jolastuz ikasi behar da. Gurea bezalako gizarte batean, pertsonengandik ikasi behar dugula dio, pertsona jakintsuengandik.

 

Oinarrizko argibide batzuk ere ematen zizkigun Innerarityk, eta argibide hauen artean lehenen aipatzen duena datuak dira.

Bere ustez, datuak garrantzitsuak dira. Datu gehiegik arazoa besterik ez digu sortzen, beraz, datu garrantzitsuenak adierazten saiatu behar gara, datu ez hain garrantzitsuak alde batera utziz.

Ondoren, informazioa aipatu zuen. Informazioa antolatutako datuak dira, forma nabarmen batean. Garrantzitsua da jakitea zer den nabarmena eta zer ez.

Eta azkeneko argibidea, ezagutza dela zioen. Informazioa hautatua izan behar dela esan zuen, itxurazkoa, eta hauxe da zailena.

 

Estrategia batzuk ere adierazi zituen Daniel Innerarity jaunak. Estrategia hauen aurrean lehenen aipatzen duena arretaren kudeaketa da.

Arreta ahalmen gutxi daukagula zioen, eta norberak bere informazioa kudeatu behar duela. Bilduma bat egingo balitz bezala.

Ondoren, informazioa deuseztatu behar dela esan zuen, ahazteko ahalmen berezi bat eduki behar dela. Makina batek ahaztu dezake informazio guztia, baina gu ez gara makina horiek bezalakoak, beraz, informazioa ahaztu beharra daukagu, gero gehiago jaso ahal izateko. Paperontziaren erabilera garrantzitsua azpimarratzen zuen Danielek. Balio duen eta balio ez duen informazioa aukeratzen ere jakin beharra dago.

Hirugarren estrategia, norberak bere baitan pentsatzea dela zioen. Beti besteek esaten dutenaz hitz egiten ari garela esan zuen, eta horregatik, jendea egon behar duela kate hori hautsiko duena.

Lankidetasuna ere aipatu zuen, oso garrantzitsua delako bere ustez.

Eta azkenik aipatu zuen estrategia, xehea eta laburra izatea da.

 

 

Daniel_Innerarity


Utzi iruzkina: