blogei buruzko komentarioak
Iban Etxezabal eta Eneko Garmendiaren bloga:
Oso blog polita daukate egina Iban eta Enekok. Enekok eginiko testuek zein Ibanek ateratako argazkiek gune interesgarri asko daukate. Izan ere, argazki horiek izugarrizko bizitasuna ematen diote blogari, argazki zoragarriak direlako. Eta testuak ere bikainak dira, euskara aberats batean idatzirikoak. Beraz, oso blog polita eta interesgarria iruditu zait, ikustea merezi duen horietakoa.
Blog hau ere anitz polita da. Argazki eta testuz betetako blog honetan, gauza interesgarri asko aurkitzen dira. Poteoa izeneko orrian sartu naiz eta argazki bat bilatu dut, taberna baten barruan zezen bat zegoenekoa. Harrigarria egin zaidanez, interesa piztu zait eta testua irakurri dut, argazkiak berak egin du interesgarri albistea. Bestalde, testua ere ongi idatzita dago, euskara politean, akatsik gabe.
Kororen blogean badago zerbait beste blog guztietan ez dagoena. Blogera sartzean ez da ezer nabaritzen, baina gero ikusi dut argazki batzuk zeuzkala ipinita flickerean. Eta argazki horiei begira aritu naiz. Argazki oso politak daude aterata, nesken eskubaloi partidu batekoak dira, eta anitz politak dira. Baina argazkiez aparte ere badaude testu batzuk idatzita, eta testu horietako batzuk irakurri ditut eta gustatu zaizkit.
Blog honek ez du beste blogekin inongo antzekotasunik, besteetaz ezberdina delako. Andonik eginiko bloga, ez da blog normal bat, komiki bloga baizik. Gauzak komikien bidez azaltzen ditu Andoni Salegik, hori bai, modu interesgarri batean. Umoreari heltzen dio, beste blogeetan ikusi ez dudana. Adibidez, Goenkaleri buruz komiki bat dauka egina Andonik, eta asko gustatu zait. Erakargarria da. Gustatuko litzaidake horrelako blog gehiago aurkitzea, baina badakigu ez dela erraza egun horrelakoak aurkitzea, eta gutxiago egitea. Baina, hori bai, biziki interesgarriak dira.
Blog hau ere oso interesgarria da. Argazkiek ematen diete interesa blogari, eta oso azalpen txikiak daude eginak, 2-3 lerrotan azaltzen du argazkia. Baina, argazkia da garrantzitsuena, eta ez testua. Horregatik, jendeak bere iritzia ematen duenean, argazkiari buruz ematen du iritzia, eta gainera, blog honetan hainbat eta hainbat iritzi daude, nonbait, niri bezala, jendeari ere interesgarria iruditu zaio bloga.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: