INASA ITXITA

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2012-06-20 08:37

Inasa Foil enpresak —Reynolds ohiak— Irurtzunen (Nafarroa) duen lantegia ixtea erabaki du, eta, horrekin batera, lana erregulatzeko espedientea aurkeztu dio lan agintaritzari, 155 langile kaleratzeko. Lantegian guztira 168 behargin ari dira lanean gaur egun, eta, beraz, gainerako hamahiru langileak itxierari dagokion lanetarako geratuko dira bitartean, zuzendaritzaren asmoa enpresa «berehala» ixtea baita. Hala jakinarazi du enpresak ohar baten bidez. Aluminio papera egiten dute enpresan duela 50 urtetik, eta Sakanako enpresa handienetarikoa da.


Enpresa ixteko erabakia atzo helarazi zion zuzendaritzak Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuari. Enpresak azaldu duenez, iazko bigarren erdian salmenten jaitsiera nabarmena izan zen finantza krisiaren ondorioz, eta urteko lehen hiruhilekoan egoera okertu dute energiaren eta metalaren prezioen igoerak eta salmenta prezioen beherakadak.

Nafarroako Gobernuak «harrituta» hartu du berria, eta Inasaren jokaera gaitzetsi du. Lourdes Goikoetxea Industria Departamentuko kontseilariak azaldu du enpresa ixteko erabakiaren berri prentsaren bidez izan duela eta atzo arratsaldean bertan zuzendaritzarekin biltzekoa zela.

Jarraitu albistea hemen:

 http://paperekoa.berria.info/harian/2012-06-20/018/001/Inasa_Foilek_Irurtzungo_lantegia_ixtea_eta_168_langile_kaleratzea_erabaki_du.htm


Utzi iruzkina: