HERRIRA, SAN FERMINETAN

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2012-07-02 11:45

Herrira mugimenduaren iritziz, euskal pilotak gatazkaren ondorioetako bati, preso eta iheslarien gaiari alegia, eman beharreko soluzioa adierazten du. Horrexegatik, pilota horren sinbolo diren baloi eta puxika urdinak izanen dira udako kanpainaren oinarria.
Sanferminetan antolatutako zenbait ekitalditan euskal pilota agertuko da. Uztailaren 4an, asteazkena, txupinazoa botako da, preso eta iheslariak etxeratzearen alde. Eguerdiko 12etan izanen da ekitaldia, udaletxe plazan, eta dei egiten diote jendeari urdinez jantzita etor dadin.
Festetan, berriz, Herrira Gunean antolatuko diren jardueretan parte hartzeko deia luzatzen zaie herritarrei, Frantziako Atearen inguruetan: uztailaren 6an, ordu batean, topa egiteko ekitaldia preso eta iheslariak etxeratzearen alde, eta uztailaren 12an, osteguna, bertso afaria.

 


Utzi iruzkina: