ARAKILGO UDALA BAILARAKO ERAGILE EZBERDINEKIN BILDUKO DA

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2012-05-10 09:43

Arakilgo udalak maiatzaren 8an egindako hirigintza batzordean, bailarako hainbat sektoretako eragileekin bilera erronda bat egitea adostu zen. Honekin, egon daitezken kezka eta beharrak gertuagotik ezagutzea lortu nahi da.

Maiatzaren 17an enpresariekin bilduko dira, 23an, abeltzainekin eta 24ean turismo eragileekin.

Bestalde, maiatzaren 23an abeltzainekin eginen den bileraren aitzakian, Ultzamako Biogas instalazioak bisitatuko dituzte.

Jorratutako beste gai bat, Oskiako harrobiarena izan zen. Berreskuratze lanetan izaten ari den geldialdi eta utzikeriaren aurrean, jarraipen mahaia deitzea adostu zen. Mahai honen kide dira besteak beste, Nafarroako Gobernua, Arakilgo Udala eta Oskiako harrobiko jabea bera.

 


Utzi iruzkina: