ALDAKETAK IRURTZUNGO UDALETXEKO BILDU TALDEAN

ALDAKETAK IRURTZUNGO UDALETXEKO BILDU TALDEAN IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2012-05-21 09:22

Hurrengo udalbatzatik aurrera, Aitor Larraza izanen da Bildu Taldeko zinegotzi berria. Maiatzeko bilkuran, Iñaki Razkinek bere kargua utzi zuen eta hurrengo bilkuran Aitor Larraza sartuko da Irurtzungo udaletxean.

 Eskerrak eman behar dizkiogu Iñaki Razkini egindako ahaleginagatik. Aitorri, lana eta ideiak aurrera ateratzeko animoak. Euskal Kultura, hezkuntza, euskara, ekologia, herriko festak, etabar luze bat izanen dira bere interesekoak eta aurrerantzean udalean jorratuko dituen gaiak.

 


Utzi iruzkina: