ZODIAC

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-12-19 23:31

irunear91 1545258852834

  • Fitxa Teknikoa:
    • Titulua: Zodiac
    • Urtea: 2007
    • Aktoreak: Jake Gyllenhaal, Robert Downey Jr., Mark Ruffalo, Anthony Edwards, Chloë Sevigny, Donal Logue, John Carroll Lynch, Brian Cox, Clea DuVall, Elias Koteas, Dermot Mulroney, Ciara Hughes, Philip Baker Hall, Ione Skye, John Terry, Bob Stephenson, David Lee Smith
    • Zuzendaria: David Fincher
    • Gidoilaria: James Vanderbilt

 

  • Gaia

San Francisco-ko poliziak bertako serieko hiltzaile bat harrapatzeko lanetan ari dira, honek hedabideetara bidaltzen dituen kartetan dauden pistak deszifratuz.

  • Sinopsia

1966 eta 1970.urte bitartean, “Zodiac” izenarekin sinatzen zuen hiltzaile batek hainbat pertsona hil zituen San Fraciscon. Pelikula, honi buruzko Thriller bat da.

Hiltzaileak, pistaz beteriko kartak bidaltzen zituen San Franciscon dagoen egunkari garrantzitsu batera, bere ekintzak eta bere identitatea bertan azalduz. Egunkarietan berak esandakoa plazaratzeko eskatzen zuen bidaltzen zituen karta bakoitzean, mundu guztiak bere berri jakin dezan. Bitartean, bertako bi langilek, Zodiac izenaren atzean nor aurkitzen den jakiteko lanarekin hasten dira.

Polizia ere bere lanetan ari den arren, hiltzaileak pistak bidaltzen jarraitzen du, polizia baino azkarragoa dela esanez, eta ez dutela bere identitatea inoiz estalgabetuko.

Pelikularen mamia, hiltzaile hau nor den aurkitzean datza, bidalitako pista guztiei soluzioa emanez.

 

  • Protagonista (komunikazioarekin lotura zuzena daukana)

Zodiac da protagonista. Hasiera batean hiltzaile bat dela bakarrik dakigu. Pelikula aurrera joan ahala, berari buruzko datu gehiago jakingo ditugu, hiltzailea bera dela kontuan izanik. Gizonezkoa da, 20-30 urte bitarte ditu, azal zurikoa, gorpuzkeraz handia, ile marriozkoa eta inteligentzia handiko gizona. Gainera, testigantza batzuek diotenez herrena da. Hizkuntza zifratuan ezagutzak zituen, bidaltzen zituen karten pistak direla eta. Filmean nor den uste dutenean, egunerokotasunean pertsona isila, bakartia, lotsatia, eta harreman sozial gutxikoa dela esaten dute. Gizon horrekin tratua izatean, oso egoera deserosoa bezala gogoratzen du emakume batek, beldurra ematera iritsi arte.

 

  • HHPPkorari dagokionak
    • Lan-eremua: agentzia, departamentua, autonomoa

Protagonistaren lana ez da Harreman Publikoetakoa, baina egunkari batekin harreman zuzena dauka, bere eskutitzak bertara bidaltzen baititu, eta bere nahiak argitaratzeko eskatzen die.

    • Norentzat egiten du lan? Empresa, pertsonai batentzat, erakunde?

Harreman Publiko bezala bere nahia zein den kontuan izanik, berarentzako egiten du lan. Bere hilketen berri ematea nahi du, eta jendeak beldurra izan dezan nahi du.

    • Zeintzuk dira bere eginbeharrak?

Hilketa bat egitera doan bakoitzean, edo behin egiten duenean, hedabideei abisua ematea nahi du. Honetarako eskutitz bat idazten du hizkuntza zifratuan bere mezua zein den jakiteko deszifratu beharrekoa.

    • HHPP en zeintzuk eredu ikusten dira?

Kasu honetan eredu bakarra ikusten da. Hedabideekin kontaktua izatea, “prentsa-oharrak” bidaltzea, eta bertan berari buruzko informazioa zabaltzeko nahia.

    • Zeintzuk lan mota ikusten dira?

Aurretik esan bezala, Harreman Publiko lan bakarra hiltzaileak duena da, hedabideekin kontaktua izatea bere nahia lortu ahal izateko. Beste alde batetik, egunkarian bertan egiten del lana gainetik ikusi daiteke. Hiltzailearen identitatea deszifratu nahi duten hedabideko bi langile, diseinatzailea, eta kazetaria dira. Beste alde batetik, eskutitzak irekitzen dituen administraria ikusi dezakegu, eta egunkariaren kargu altuak, zuzendaria esate baterako. Eskutitz bat heltzen den bakoitzean denak biltzen dira informatzeko eta erabakiak hartzeko.

  • Bechdel testa gainditzen duen edo ez aztertu

Bechdel testa  filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.

    • Testaren oinarriak hauek dira:
      • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
      • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
      • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen
      • Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela

 

Ez du inondik inora ere Bechdel testa gainditzen. Oso emakume gutxi ateratzen dira filmean. Diseinatzailearen emaztea, eta egunkariko administraria esate baterako.

Beraien artean ez dute inongo traturik, ez dira ezagutzen eta ez dute inongo loturarik. Garrantzirik gabeko papera egiten dute. Hau da, pertsonai hauek agertuko ez balira, filmeak sentsu berdina izango zuen. Gizonek bakarrik parte hartutako pelikula baten aurrean gaude, non protagonista bakarra diren.

 

 

Iturria: https://es.wikipedia.org/wiki/Zodiac_(pel%C3%ADcula)


Utzi iruzkina: