"Torches of freedom": emakumeen askatasuna edo manipulazio hutsa?

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-10-21 21:40
1

irunear91 1540151147333

Produktu berri bat erosten dugunean, honetaz gain beste ezaugarri batzuk erosten ditugu. Gehienetan, produktua bera baino gehiago bilatzen ari garena hain zuzen ere. Balorea, sentimenduak edo idealak esate baterako. Gure identitate propioa bilatzen dugu erosten ditugun produktuetan. Orain dela ia 90 urte argi ikusi zen orain arte esandakoa, nahiz eta osasunaren kalterako bazen ere...

1929.urtean kokatuko gara. Garai hartan gizonezkoak ziren munduaren jaun eta jabe. Emakumeek erre ere ezin zuten egin, benetan gaizki ikusita zegoen. Hauen %5ak bakarrik erretzen zuen. Nola lortuko zuen orduan Lucky Strike tabako enpresak bere salmentak handitzea, eta emakumeek erretzea?

Eddie Bernays, edo “Harreman Publikoen aita” bezala ezagutzen denak izan zuen erantzuna. Zerbaitegatik ezaguna bada, produktua iragarri beharrean, publikoa bere desioak zeintzuk diren konbentzitzeagatik da.

“Askatasunaren Argi-zuziak” bezala ezagutzen den Harreman Publikoen ekintza aurrera eraman zuen Lucky Strike tabako markarentzako. Emakumeek erretzea hauen askatasun eta independentziarekin lotzea izan zen bere ideia. Nola? Ikusi dezagun…

Lehenengo eta behin Vogue aldizkariko 10 modelorekin hitz egin zuen. Bere nahia, emakume hauek New Yorken egiten den Pazko desfilean erretzen hastea zen, jendetza guztiaren aurrean. Garaiko jardunaldi garrantzitsuenetakoa zen desfile hura, eta Bernaysek bazekien izango zuen oihartzuna.

Hedabideak abisatu zituen, eta hainbat argazkilari ere. Mezua hau zen: “Datorren Pazko Igandean, (1929ko martxoaren 30ean), 5en etorbidean manifestaldi feminista bat ospatuko da non askatasuneko argi-zuziak piztuko diren”.

Esan eta egin. Behin eguna iritsita, kazetari guztiek harrituta begiratzen zituzten emakume feminista haiek, izan ere, gizartean ezagunak ziren modeloak ziren. Bertha Hunts, Bernaysen idazkaria zenak gidatuta, zigarro bat piztu eta lasai asko erretzen hasi ziren emakumeak bertatik pasatzen zirenen oinezkoen harridurarako.

Esan beharrik ez dago, ekintza honek izan zituen ondorioak ikaragarriak izan ziren. Mundu guztian izan zen jardunaldiaren berri. Bernaysek ez zuen bakarrik emakumeen artean tabako salmentak handiagotzea lortu; emakumeen askapenean mugimendu bat hasteaz gain, hasieran esan bezala, idealak eta baloreak erostea lortu zuen, nahiz eta kasu honetan osasunarentzako kaltegarriak izan.

 

Iturriak:

https://yourstory.com/2014/08/torches-of-freedom/

http://queaprendemoshoy.com/bernays-y-las-antochas-de-la-libertad/

https://desmontandoababylon.wordpress.com/2017/09/01/victoria-del-feminismo-en-el-ano-1928-la-antorcha-de-la-libertad-edward-bernays/

 


Utzi iruzkina: