Sex and the City pelikula aztertzen...

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-12-18 14:11

irunear91 1545139137201

  • Fitxa Teknikoa: 
    • Titulua: Sex and the City
    • Urtea:2008
    • Aktoreak: Sarah Jessica Parker, Kim Cattrall, Cynthia Nixon, Kristin Davis, Chris Noth, Jennifer Hudson, Jason Lewis, Evan Handler, Candice Bergen, David Eigenberg,
    • Zuzendaria:Michael Patrick King
    • Gidoilaria: Michael Patrick King
  • Gaia

New Yorkeko hirian bizi diren lau emakumeen bizitza, batez ere gizonetan, luxuzko festatan eta modan zentratruz.

  • Sinopsia

Sex and the City telesailaren ostean egindako pelikula honetan, telesaila amaitu eta urte batzuk geroago lau emakumeen bizitzak nola jarraitzen duen erakusten digu: Mr Big-ek ezkontzeko eskatzen dio Carrieri, Mirandak arazoak ditu bere senarra den Steve-ekin, Charlottek azkenean haurdun geratzea lortzen du, eta Samanthak Smith-ekin duen harreman berezia jarraitzen du.

  • Protagonista (komunikazioarekin lotura zuzena daukana)

Samantha Jones, 50 urte inguru dituen emakume amerikarra da. Bere itxura fisikoa asko zaintzen du, beti ondo jantzita, makillatuta eta orraztuta agertzen baita. Egoera ekonomiko oso ona duela ikusi daiteke, eta bere klase soziala oso altua dela. New Yorkeko lekurik garestienetakoan bizi da, arropa oso garestia darama eta nahi duen lekura bidaiatzen du. Bera bakarrik bizi da, ez da inongo erreferentzia familiarrik erakusten filmean. Sexualki oso aktiboa da eta harreman formalak ez ditu gustuko. Asko maite du bere burua, eta segurtasun handiko emakumea da. Lana dela eta, Harreman Publikoetako ajentzia propioa duela ikusi daiteke, baina oso gutxi ezagutu dezakegu honi buruz. Bere bikotea den Smith ezaguna izatera eraman zuen adibidez, baina ez dugu ikusten hau lortzeko zer egin zuen. Samantha famatua denez, berarekin eramaten zuen festetara eta horrela ematen du lortu zuela nahi zuena, baina Harreman Publikoetako ekintzarik ez da agertzen. Beste alde batetik, batzuetan ofizinan ikusten dugun arren, zehazki bere lana zein den ez dakigu. Asko bidaiatzen du, eta kontaktu asko ditu herrialde desberdinetan, baina hortik aurrera ezin dugu gehiago jakin.

  • HHPPkorari dagokionak
    • Lan-eremua: agentzia, departamentua, autonomoa

Bere Harreman Publikoen ajentzia propioa dauka New Yorkeko Times Squaren.

    • Norentzat egiten du lan? Empresa, pertsonai batentzat, erakunde?

Ez dugu ondo ikusten norentzat lan egiten duen; herrialde desberdinetako jendearekin kontaktuak ditu, eta bere bikotea den Smith aktorea ezaguna izatera eramaten du, baina gainontzekoa ez digute erakusten.

    • Zeintzuk dira bere eginbeharrak?

Ekitaldi batzuk antolatzen dituela ikusi dezakegu. Normalean, luxuzko festak New Yorkeko gune garestietan. Esate baterako, bere laguna den Carrie Bradshaw-ek liburu bat argitaratu zuenean, festa bat antolatu zuen harrera moduan jendeak ezagutu dezan. Hedabide garrantzitsuekin ere harremanak dituela erakusten digute telefonoz hitz egiten agertzen denean.

    • HHPP en zeintzuk eredu ikusten dira?

HHPPkoen ikuspegi ez oso erreal bat ikusten dela uste dut. Festa asko, dirua, gizonak, boterea… eta lanari aipamen gutxi. Harreman Publikoetako ajentzia bat daramaten guztiek ez dute bizitza mota berdina eramango, baina hemen ikusten duguna zera da: HHPPkoetan lan egiteagatik bizitza kalitate izugarri ona, egoera ekonomiko bikaina eta izugarrizko boterea izan dezakegula gure inguruan. Ez digu erakusten zein den benetako lana, zein ekintzak egiten dituen eta kasu honetan Samantha Jones-en agentzia nolakoa den.

    • Zeintzuk lan mota ikusten dira?

Lan motak direla eta, telefonoz nahikotxo komunikatzen dela ikusi dezakegu. Hedabideekin, “kontaktuekin”... Beste alde batetik, ekitaldi garrantzitsuak antolatzen ditu. Ajentziako gainontzeko langileek zer egiten duten ez digute erakusten.

  • Bechdel testa gainditzen duen edo ez aztertu

Bechdel testa filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.

    • Testaren oinarriak hauek dira:
      • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
      • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
      • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen
      • Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela

Pelikula aztertu ondoren, Bechdel testa ez duela gainditzen ondoriatu dezakegu. Egia da protagonistak emakumeak direla eta beraien bederen elkarrekin hitz egiten dutela. Gainera, emakumeek izena dute eta aurretik esan bezala protagonistak emakumek berak dira. Baina, beste alde batetik, elkarrizketa ia gehienetak gizonezkoen ingurukoak direla ikusi dezakegu.Izan ere, bai telesaila eta baita pelikularen muina, gizonekin dituzten harreman desberdinak dira.

Beraz, argi dago ez duela Bechdel testa gainditzen.

 

 

Iturria: https://www.filmaffinity.com/es/film209759.html

 

 

 


Utzi iruzkina: