MTV EMA 2018 eta Bilboren irudia

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-11-18 21:51

irunear91 1542574473850

Badira bi aste MTV EMA sariak ospatu zirela BEC-en. 25. edizioa zen ospatuko zena eta oihartzun handiarekin zetorren.

Hilabete batzuk lehenago lagunak komentatzen ibili ginen, sarrerak salgai jartzen zituztenean lehenengoak izango ginela erosten. Errealitatea bestelakoa izan zen ordea. Konturatu ginenerako sarrerak agortuta zeuden, ez genekien nola erosi zitezkeen, eta sarrerak oparitzen zituztela “challenge” bat egiteagatik orain dela aste bete enteratu ginela.

Tira, kuadrilaren infomazio eskasa alde batera utziz, EMA 2018 Harreman Publikoetako kanpaina gisa aztertuko dut. Bai, HHPPetako kanpaina gisa. Eta ez, Harreman Publikoen Teoria ikasgaian honi buruz hitz egin arte, ez nintzen ohartu ere ez egin.

Klasean gaiari buruz hitz egiten ginen bitartean, argiago ikusten nuen kanpaina erraldoi bat bezala. Bilbo mundu guztian zehar entzungo zen. Askok, nun dagoen ere ez zuten jakingo. Existitzen zenik ere. Baina… EMA sariak bertan ospatzen badira, ez da ba edozein hiri izango. Badu “caché” bat, ez?

Mundu osoan zehar 500 milio pertsonek ikusi omen zituzten sariak. Ikusle guzti horiek Bilbo jada ezagutzen dute. Bilbo gaztea, musika zalea… ezagutzen ez zutenentzat ezaguna bihurtuko da, eta ezagutzen zutenek agian irudi desberdin bat izango dute orain hiriari buruz. Aktualagoa, garrantzi berezi batekoa...

Horrek ematen zuen helburua behintzat, baina, lortu ote da?

Sare sozialak aztertzeko orduan, berebiziko inpaktua izan zuen MTVk. Twitter, Instragam, Youtube eta baita Spotify ere ekintza bakarraz aritu ziren. Twitter-en kasua batez ere deigarria izan zen, 5 milioi txio baino gehiago idatzi ziren eta gau hartan. Honez gain, MTV 2018 edo EMA aurretik BILBAO izan zen munduan zehar gehien bilatutako hitza. Alde horretatik ikusita bada ere, munduan zehar ikaragarriko oihartzuna lortu zuen hiriak, ezaguna izatea behintzat lortuz. Helburuetako bat beteta zegoela esaterik bazegoela zirudien...

Programa osoa ikusi izan ez arren, piskat ikusi nuen internet bidez. Abeslariek sariak jasotzean hitz batzuk esaten dituztela denok dakigu. Kasu honetan “como dicen aquí, estoy flipando”, “muchas gracias” eta era honetako esker mezuak bidali zituzten. Hau da, Bilbon euskera ere hitz egiten denik ez dut uste ideiarik izango dutenik ikusle askok.

Beste alde batetik sare sozialak ere bisitatu izan nituen ea abeslariek nolako argazki eta mezuak zabaltzen zituzten ikusteko. Zer aurkitu nuen? Espainiako banderak gora eta behera, jamón, flamenco, eta Espainarekin erlazio zuzena.

Ikusleek jasotako mezua hori izan zen ba. Bilbon ere flamenkoa dantzatzen da, jamoia jaten da, “estoy flipando” esaten da eta beste ezer gutxi. Espainiako hiri bat da, non mundu osoko sari garrantzitsu batzuk jaso diren (beraz, garrantzi apur bat badu hiriak), baina gure nortasunari buruzko ezer ere ez.

Zabaldu nahi izan duten mezua alde batetik zabaldu da bai, baina helburuak lortu dira? Eta jasotako mezua, gure onerako ala kalterako izan da?

Denbora pasa ahala ikusiko dugu...

 

Iturriak:

https://www.deia.eus/2018/11/06/bizkaia/bilbao-y-su-mtv-petan-las-redes-sociales-con-mas-de-5-millones-de-tuits

http://www.mtv.es/noticias/mtv-ema-challenge-casting-bilbao-mejores-fans/whd09w

 


Utzi iruzkina: