Komunikazio kontsultoreek partida irabazi diote kazetariei

Oraingoan PRnoticias hedabide digitalean publikatutako albiste bat aztertuko dut.
Titulua irakurrita jakin dezakegu nondik nora doan, baina albistean datorren informazioa, berri ona da komunikazio arloan ari garenontzat.
2014ko datuak aztertzen ari garen arren, orain dela lau urte komunikazio kontsultoreen hazkunde tendentziak goraka zioala aurreikusten zuten. Honez gain, komunikazioko profesional baten eta kazetari baten arteko soldata diferentzia ikaragarri handitu dela kontatu ziguten, AEB eta Espainiako datuak kontrastatuz.
Ze interpretazio atera dezakegu datu hauekin? Tira, komunikazioak gaur egun duen garrantzia badakigun arren, hemen frogatu dezakegu.
Komunikazio arloan lan egiten duen profesional batek mundu aberats bat dauka bere aurrean. Esparru desberdinetan mugitu daiteke. Gainera, komunikazio estrategia on batek izan ditzaken emaitzak ondo dakizkite profesionalek.
Lan perfil hau oso baloratua da gaur egun, aurretik esan bezala, denok dakigulako komunikazioak gure egunerokotasunean duen garrantzia. Komunikazio eta Harreman Publikoetako profesionalek gorantz egiten duten bitartean, prentsa gabinete langileak, komunikazio departamentuak eta agentziek beherakada bat izan dute.
Datu hauek ikusita, Komunikazio eta Harreman Publikoen arloa erabat preziatua dela estimatu daiteke. Gaur egun komunikazioa lehiakortasunerako faktore gakoa bilakatu da, eta inork ez du dudan jartzen komunikazioaren garrantzia erakundeen planifikazio estrategikoan.
Guztiongatik jakina da irudiak duen garrantzia eta eragina. Hori da batik bat Komunikazio kontsultoreen eta Harreman Publikoen lan nagusia. Publikoen artean erakunde zein elkartearen irudi ona zabaltzea. Nola? prentsa komunikatu bat eginez esate baterako, erakundearen lorpen onuragarriak publikoari zabalduz, hau jakinda erakundearen irudia hobetzeko zein miresteko. Beste alde batetik, beste adibide bat jarriz, politikari baten kontsultoreak bere irudi ona zabaldu nahiko du hauteskundeetan irabazi dezan. Horretarako kanpainak egiten dituzte, non politikarien eta hauen alderdiaren indarguneak, alde positiboak erakutsiko dituzten publikoaren bozka irabazi ahal izateko.
Klasean bertan komentatu izan dugu politikari baten kasua hain zuzen ere. Pedro Sánchez boterera iritsi zenean, komunikazio kontsultoreak, Iván Redondok, lorpenaren parte garrantzitsu bat bere lana izan zen. Aurretiaz PPrekin lanean ibili zen arren, azkenean ez zuten bere lanarekin kontatu eta lehiakidearengana gerturatu zen lan egitera. Emaitza zein izan zen? Mariano Rajoy boteretik kendu, eta gainera Pedro Sánchez boterera eramatea.
Ziur naiz PPkoek eskuak burura eraman zituztela eta damu direla hartutako erabakiaz.
Adibide bat besterik ez den arren, Komunikazio Kontsultore batek izan ditzaken eragina erakusten du.
Izan ere Komunikazioaren garrantziaz ari garenean, horrelako adibidetaz ari gara. Hau dela eta, Kontsultore eta HHPPkoen hazkundea sahiestezina da. Erakundeek hauen garrantzia ikusi dute eta beraien lana erabat baliotsua bihurtu da gaur egun, soldaten igoerarekin komunikazio adituei balio erantsi bat emanez.
Iturriak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Consultor_de_comunicaci%C3%B3n
Iruzkinak
Utzi iruzkina: