Herrian ere Harreman Publikoak agerian

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-11-28 23:55

irunear91 1546107775527

Atzo arratsaldean lanean nengoela, HHPPkoetako ekitaldi baten barnean nintzelaz ohartu nintzen. Izan ere, arratsaldeko 6etan Eibarko Bizikleta Plazan ekintza desberdinak ospatuko zirelaren abisua zabaldu zuten. Batez ere umeen arreta deitzea lortu zuten, baina nagusiagoekin hurbilduko zirenez, hauentzat ere bazegoen mezu bat.

Ekintza zein izan zen azaldu aurretik, Eibar Merkataritza Gune Irekiak sustatutako eta Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin aurrera eramandako ekintza izan zela aipatuko dut.

#RegalaEibarOparitu lelopean, Eibarko Bizikleta Plaza pil-pilean zen. Alde batetik eszenatoki txiki bat non DJ batek musika eskainiko zuen txikientzat. Bestetik, txokolate beroa banatzen zuten mostradore bat, eta amaitzeko, Gabonetako zuhaitz bat Eibarko Merkataritza osatzen duten denden izenekin apainduta.

Hasteko, 18:00 etan herrian zehar dauden Gabonetako argiak pizteko deialdia egin zuten. Argiak, alkateak piztu zituen, eta honekin batera, plazan bertan aurkitzen zen zuhaitza ere argiztatu zen. Behin hau egin zutela, musikaren batera dantzan jarri zituzten umeak, baina jarraian Untzagako Korua etorri zen Gabonetako hiruzpalau abesti kantatzera. Ordurako joan ginen gu, baina 19etan Eibarko Jolakariek zeukaten bertan hitzaldia, argazkiak atera eta sinadurak banatzeko.

Zein izan zen ekintzaren asmo nagusia? Argiak piztearekin batera, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren Gabonetako kanpainari hasiera ematea. Datozen jai egunak kontuan hartuta, umeentzako ekintza desberdinak egoten dira herrian (Elkarteak antolatuta). Jolas parkeak puzgarriekin esate baterako. Hau, Astelena Frontoian izaten da, eta Eibarko dendetan erosiz gero, bertara sartzeko hainbat sarrera oparitzen dituzte. Deskontu bonuak beste gauzen artean.

Egitasmoaren beste alde bat ikusita, HHPPetako kanpaina bat ere izan dela uste dut. Hasteko, ekintza garrantzitsu bat antolatu dute jendea erakarriz. Bertan, Eibarko Dendarien Elkartean dauden denden izenak ikusgai zeuden, jendeak ikusi dezan zeintzuk diren dendak eta nolako ekintzak antolatzen dituzten. Beste alde batetik Udalak ere argiak piztearen ekintza “polit” horrekin bere presentzia izan du bertan, eta kolaboratzaile bezala agertu da.

Eibarko jokalariekin ere, jendea gerturatzea lortu zuten, ekintza arrakastatsua bilakatuz. Izan ere, jokalarien papera jendea erakartzea zen. Herritarrak, jokalariak bertan egongo zirela jakin zutenean, asko eta asko bertara gerturatu ziren benetako ekintza zein zen jakin gabe. Hau da, jolakariak "reclamo" bezala erabili zituzten antolatzaileek jendearen arreta deitu eta bertara gerturatzeko. Antolatzaileek bazekiten puntu indartsu bat izango zela hau, batez ere gaztetxoentzat. Beraien "idoloak" gertutik ikusteko aukera izango zuten, eta gainera, sinadurak lortzeko aukera.

Beraz, gaztetxoek gurasoei bertara joateko eskatuko zieten, eta behin jendea bertara gerturatuta, antolatutako kanpainarekin egingo zuten topo, benetako kanpainaren ekintzak eta asmoak ikusiz.

Irudi ona irabazteko eta salmentak handitzeko kanpaina bat izan zela argi ikusi nuen bertan nintzen bitartean. Baina erreflexio gisa, lehenago ez nintzela honetaz ohartuko konturatu nintzen. Orain, nahi izan gabe horrelako ekintzak aztertzen hasten naiz, zenbat eta zenbat egongo diren egunero gure inguruan, eta oraindik ikusten ez ditudala pentsatuz.

 

Iturriak:

https://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/encendido-luces-navidenas-20181127003552-ntvo.html

https://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/chocolatada-musica-martes-20181125002359-ntvo.html

 


Utzi iruzkina: