Harreman Publikoek Madrilera eraman dute Libertadoreen finala

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-12-05 21:05

irunear91 1544040564295

Orain dela aste pare bat Argentinako Monumental estadioan izan ziren iskanbilek bertan behera utzi zuten River Plate eta Boca Juniors-en arteko Libertadoreen finala. Gertaera larriak sortu zituzten bi taldeen zaletuek, Boca Juniors-eko jokalari batzuk ere zaurituz.

Hau ikusita, finala ospatu ahal izateko beste herrialde batzuen bila ibili ziren. Miami edo Doha izan ziren aipatutako batzuk, baina Espainia izan zen aukeratutakoa. Izan ere, giro argentinar batean ospatu nahi zen, eta Espainia, argentinan jaiotako biztanle gehien izaten bigarrengo herrialdea da.

Hau lortu ahal izateko, aktore desberdinen arteko negoziaketa beharrezkoa izan da. Esate baterako Espainiako lehendakaria den Pedro Sánchez, Espainiar Federazioko lehendakari Luis Rubiales, eta Real Madrid Futbol Taldeko Florentino Pérez lehendakaria.

Conmebol (Confederación Sudamericana de Futbol) ek Luis Rubialesekin kontaktuan jartzea erabaki zuen, Santiago Bernabeu-n finala ospatu nahi izatearen desioa erakusteko. Honek segituan onartu zuen eta berehala Florentino Pérez-ekin hitz egin zuen ekimena aurrera eraman izateko. Bi hauen artean erlazioa momentu onenean egon ez arren (Lopeteguiren fitxaketa dela eta), lortu zitezkeen onurak aztertuta dudarik gabe bide berdinean jarri ziren. Denok negoziatu eta gero, Madrilen finala ospatzea onartu egin zen. Behin hau erabakita, lanean hasi beharra zegoen, tokiko agintariak ere planetaz jakin zezaten, nazioarteko ekintza hau denbora oso gutxitan aurrera eraman beharra dago eta.

Ekintzaren garrantzia ikusita, albistea Madriletik kanpo ere eraman behar zen. Horretarako Pedro Sánchez-en beharra zegoen, eta honek, Twitter bidez zabaldu zuen. Albistea emateko orduan, norabide aldaketa txiki bat eman zuen Espainiako lehendakariak. Finala Madrilen ospatuko zela esateaz gain, herrialdeak, Segurtasun Indar oso prestatuak zituela esan zuen, horrelako ekintza handiak ospatzeko oso egokia zela argudiatuz.

48 ordu besterik ez ziren behar izan aktore oso desberdinen negoziaketa eta elkarrizketa ostean, ekintza aurrera eramateko. Honek, herrialdearen interesa erakutsi du, lortu daitezkeen onurak direla eta. Alde batetik, dirua emango dio Espainari, zaletuak zelaira gerturatzea lortuko duela kontuan izanik. Bestetik, herrialdea prest dagoela horrelako ekintzak aurrera eramateko erakutsi du. Edo irudi hori ematea izan da asmoa behintzat. Herrialde garatu bat, non iskanbilak ez diren gertatuko Segurtasun talde oso aurreratua duelako. Bestetik, mundu guztian ikusiko da Espainiak, hiriburuko zelaia ezeren truke utzi duela.

Laburbilduz, Madril eta Espainia mundu osoan entzungo dira, eta era positiboan gainera, hauen eskuzabaltasuna dela eta. Eta guzti hau, ezeren truke...

 

Iturriak: https://www.mundodeportivo.com/futbol/copa-libertadores/20181129/453235343415/pedro-sanchez-final-libertadores-bernabeu.html

https://www.marca.com/futbol/copa-libertadores/final/2018/12/01/5c02db1ae2704e68648b458c.html

 

 


Utzi iruzkina: