"El ascenso repentino de Karen Thompson"

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-12-18 23:30

irunear91 1545172484843

El ascenso repentino de Karen Thompson izena duen istorioari buruz arituko naiz oraingoan. Hernan Casciari izeneko idazle eta editoreak Orsai blogean idatzitakoa hain zuzen ere. Bertan, gaur egun medioetan edozer ideia zabaldu dezakegula erakusten digu.

Karen Thompson Londreseko eBay enpresako berri laburren idazle bat da enkante atari batentzat. Behin, hurrengo berri labur hau bidali zuen Europa Press hedabidera: “Jack Neal, hiru urteko ume ingeles batek, 17.120 dolar balio zituen auto bat erosi zuen eBayko enkante batean. Gurasoek ez zuten saioa itxi, umea ordenagailuan eseri zen, eta teklatuan klik egitean arrosa koloreko Nissan Figaro bat erosi zuen”.

Nagusiak berehala errieta egin zion honen berri izan zuenean, eta kalera botatzeko mehatxua egin zion. Bere argudioen arabera, gezurra den arren, posiblea den berri bat zabaldu behar zaie medioei, eta bere ustean berri horrek ez zuen inongo sinesgarritasunik. Karen-ek, ordea, segurtasun osoz apostu bat egiteko esan zion. Hurrengo egunean berri labur hura, hedabide guztietan egongo zela. Horrela izanez, nagusiak Marketing Zuzendari izendatuko zuen. Bestela, lanpostuari uko egin beharko zion eta zentimo bat kobratu gabe joan beharko zen.

Esan beharrik ez dago istorioa nola amaitzen den. Karen Thompson zen Marketing Zuzendari berria.

Zein ondorio atera dezakegu honekin? Aurretik esan bezala, garai honetan edozein ideia saldu daitekeela ematen du. Ezinezkoa ematen badu ere, denak saltzen du.

Egia al da Karen-ek dioena? Bere esanetan, mundu aspergarri honekin nazkatuta gaude. Egiak zeharo aspertuta gaitu. Gezurrak behar ditugu.

Errealitatera eramanez istorio hau, egunerokotasunean ere horrelakoak pasatzen direla ikusi dezakegu. Askotan, interneten ikusten dugun edozer gauza sinisten dugu, gezurra bada ere. Bertan badago, ontzat ematen dugu egia edo probablea izan daitekeelako. Zenbat eta zenbat berri faltsu irakurri ote ditugun, gure artean zabaldu,  azkenean gezurra izan direnak.

Honek bi adibide ekarri dizkit gogora. Lehenengoa, “50 sombras de Grey” filmea atera behar zutenean, aktoreak zeintzuk izango ziren esanez irten ziren berri guztiak. Hedabide bakoitzak aktore desberdinak izendatzen zituen, beraiek egia zekitelakoan. Bigarrena, ordea, nire lagun batek orain dela aste batzuk “Titanic 2” pelikula irtengo zela esan zidananean. Interneten begiratu nuen, eta nire harridurarako berri asko egoteaz gain, pelikularen trailer bat ere ikusi nuen (13 milioi bisita ditu Youtuben)

Azkenean, ondo informatu eta gezurra zela ikusi nuen. Ez zela inongo bigarren parterik izango.

Argi ikusi dut era honetan albisteak ikaragarrizko abiaduran pasatzen direla alde batetik bestera, informazioa egiazkoa den ere kontrastatu gabe.

Gaur egun edozein berrik sinesgarritasuna dauka, eta medioetan irakurtzean, egia bezala irensten ditugu. Aukera ona, ideiak, produktuak edo markak saldu nahi dituenarentzako. Lan bikoitza ordea irakurlearentzat. Egia edo gezurra irakurtzen oten den kontrastatu beharra du orain...


Utzi iruzkina: