Diskoteketako flyerrak banatzetik haratago

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-09-26 09:20

irunear91 1537947217522

Ez nuen bat ere ez argi nola eman hasier blogari. Harreman Publikoak definitzea bururatu zitzaidan, baina berehala baztertu nuen. Oso tipikoa.

Ideien artean pare bat buelta eman, eta bizkor gogoratu dut zerbait. Zenbat alditan galdetu ote didaten zer ari naizen ikasten edo zertaz egin nahi dudan lan. Nire erantzuna, beti da berdina. “Publizitatea eta Harreman Publikoetako gradua ikasten ari naiz, eta Harreman Publikoetako profesionala izatea gustatuko litzaidake”. Hau entzutean, lehenengo erreakzioa: “diskoteketan flyerrak banatzen dituzten horietakoa?”.

Tira, lehenengo aldiz galdera hori entzun nuenean, grazia apur bat egin zidan, baina egunerokotasunean dagoen ideia orokorra hau dela ikusi dut.

“Ez, Harreman Publikoetako profesionalek ez dituzte flyerrak banatzen (soilik)”. Antzeman daiteke zein den hurrengo galdera...: “Eta zer egiten dute Harreman Publikoetako profesionalek?”

 

Garbi geratu zait gizarteko gehiengo handi batek pentsamendu hori duela, eta ez dagoela ezagutzarik “mundu” honen inguruan. Komunikazioa da hitz gakoa. Baina nork daki Harreman Publikoen muina zientzia hau dela?

Ni, ikaslea izanik, oraindik ere ikasten ari naiz, baina hasiera batetik ikusi dut komunikazioak duen garrantzia bizitzako aspektu guztietan. Profesionalean, kasu honetan. Dena dago komunikazioari erlazionatuta, eta Harreman Publikoen kasuan komunikazioa da dena. Izenak berak esaten duenez, publikoekin dauden harremanak. Komunikazio estrategia bat erlazio onuragarriak lortzeko erakunde eta publikoen artean.

Askotan ez gara ohartzen Harreman Publikoek duten garrantziaz, eta egunerokotasunean ikusten ditugun hainbat gauzen atzean profesional hauek daudela pentsatu ere ez dugu egiten.

Nire kasuan, komunikazioaren garrantzia gero eta argiago ikusten pasatu ditut azkenengo urteak. Esan beharrik ez dago zenbateraino dudan gustuko arlo hau.

Dena dut ikasteko eta gustuko izateko oraindik, baina Harreman Publikoak flyer banatzaileetatik bereiztea pauso bat bada, ez ala?


Utzi iruzkina: