DGTren azken kanpaina: hunkigarria bezain bikaina

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-11-03 00:20

irunear91 1541201609095

“Trafiko istripu batean hilketa ez da txarrena”. Esaldi horrekin ekin du DGTak aurtengo  “Bizirik edo hilda”izena daraman kanpaina. Orain dela 3 egun irten den kanpaina honek 90.urtean egindako kanpaina gogorrak ekartzen dizkigu gogora. Gizartean eragin handia izatea bilatzen du, azken 4 urteetan errepideetan izandako hildakoen handiagotzea dela eta.

Esan bezala orain dela 3 egun eman zitzaion hasiera kanpainari, azaroko zubiari begira, eta urte amaiera arte iraungo duela diote. Gidariei zuzendutako mezuak azeleragailua zapaldu aurretik, alkohola edan aurretik edo mugikorra begiratu aurretik bi aldiz pentsatzera gomendatzen gaitu.

Kanpaina honen helburua lortzeko, azkenengo kanpainetan erabilitako metodoa aldatu nahi izan dute, gidariei hauen ekintzek dituzten ondorioak azalduz. Jendea hunkituko dutela argi daukate kanpainaren egileek eta kritikak jasoko dituztela ere. Hala ere, aurrera jarraitu nahi izan zuten emaitza positiboak lortuko dituztelakoan. Izan ere, istripuen arrazoiak aztertuta, estatistikek diotenez, %33ak mugikorrak eragiten ditu, %29a abiadurak eta %26a droga eta alkohol kontsumoak.

Spotean ikusi dezakeguna zera da, istripu bat eragin duen pertsona baten bizitzak ematen duen aldaketa izugarria. Istripua izandakoan hil edo bizi dena izan nahi dugun galdetzen du. Lehenengo spotean, bizirik irtendakoa baldin bazara, zure bizitza nolakoa izango den azaltzen du. Bigarrenean, ordea, hildakoa izanda, zure ingurukoek izango dituzten eraginak eta denbora pasata zutaz ahaztuko direla dio, modu zorrotzean. Honez gain, egunerokotasunean egiten ditugun gauzak, eta garrantzirik ematen ez dizkiegunak, nola ezingo ditugun gehiago bizi kontatzen digute.

Aurretik aipatu bezala, oso era hunkigarrian landutako kanpaina da. Izan dezakeen eraginen aurrean segurtasunez erakutsi dira egileak, errealitatea gogorragoa dela argudiatuz.

Nire iritziz, aspaldian ikusi dudan kanpainarik gogorrena da. Egoera oso errealak ikusi daitezke eta pantailaren bitartez bada ere, nire barruan zerbait eragin du.

Kanpaina hau egun hauetan asko ikusi dezakegu telebistan. Telebistaz gain, sare sozialetatik ere eman dute honen berri. #VivoMuerto traola erabilita Twitter-en, adibidez. Mezua zabaltzeko eskatzen ari dira, izan ere zabaltzen dugun bakoitzeko bizitzak salbatzen ari gara...

 

 

Iturriak:

http://www.dgt.es/es/prensa/notas-de-prensa/2018/20181029-ministro-interior-presenta-campana-concienciacion-accidentes.shtml

 

 


Utzi iruzkina: