#CubeOfTruth, Anonymous for the Voiceless-ren eskutik

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-11-10 23:32

irunear91 1541889952139

Pasa den azaroaren 3an, “Nazioarteko Kuboaren Eguna” ospatu zen. Egun hau Anonymous for the Voiceless erakundeak antolatutakoa da, ekintza desberdinekin asmo bakar bat lortzeko helburuarekin: gizartean aldaketa positibo bat sustatzea animaliengatik, ingurumenarengatik, osasunarengatik eta beganismoarengatik.

Ekintzari buruz hitz egiten hasi aurretik, Anonymous for the Voiceless erakundea zertan datzan azalduko dut. 2016an sortutako aninamlien eskubideen aldeko erakunde bat da, hauen berezitasuna kaleko aktibismoa izanik. Erropa beltza eta “V de Vendettako” maskarak janzten dituzte ekintzetarako, jendearen arreta bereganatzeko.

Kuboaren Nazioarteko Eguna zela eta, herrialde desberdinetako hiriburuetan ekintza aurrera eramango zutelaren berri eman zuten sare sozialen bidez. Euskal Herri mailan, Bilbon izan zen gertaera. Guggenheim museoaren aurrean hain zuzen. Izenak dioen bezala, pertsonez osatutako kubo bat antolatu zuten. Aktibista bakoitzak, material desberdina zeukan eskuen artean jendeari begira. Batzuk “Thruth, Verdad edo Egia” hitzak idatzita zeukaten. Beste batzuk animaliek bizi dituzten egoerak eta tratu txarrak erakusten zituzten argazkiak. Azkenengoek, ordenagailu portatil batean bideo desberdinak zituzten erakusgai. Bertan, hiltegietan gertatzen den errealitatea erakutsi nahian. Hauek, isil-isilik zeuden. Honez gain, aktibista desberdinak aurkitzen ziren inguruan. Hauek, gerturatzen zirenei egitasmoa azaldu eta argudio desberdinez beraien borrokan bat egiteko pertsuaditu nahi zituzten.

Sare sozialak puntu garrantzitsu bat dira egitasmo honetan. Izan ere, gertaeraren berri emateaz gain, momentu bakoitzeko argazkiak, bideoak eta informazioa zabaltzeko oso erabilgarri izan dira. Gainera, #CubeOfTruth traola asmatu zuten, edonork bere materiala zabaltzeko eta herrialde desberdinetako informazioa jasotzeko.

Ekitaldiaren indarra izan zela eta, hedabide askok zabaldu zuten berria. Zoritxarrez ez zen berdina pasatu Euskal Herrian, ordea. Gurean, informatu ahal izateko, sare sozialetan edo Interneten kontu berezi batzuen jarraitzaile izan beharra dago. Interesik egongo ote honen atzean?

Galdera hori airean utziz, Harreman Publikoen kanpaina bikaina dela esan beharra dago. Lehenik eta behin kale erdian (ez edozein lekutan, ondo aukeratutako kale batean) pertsona talde bat beltzez eta maskara batekin ikusteak arreta deitzen duela argi dago. Gainera, kubo bat osatuz eta isiltasun osoz material desberdina erakutsiz. Honez gain, sare sozialen erabilera erakutsi dute traola ere sortuz. Hedabide askok berria zabaldu dute, eta garrantzitsuena dena, jendearengan eragina izatea lortu dute.

Gerturatutako jende askok negar malkotan amaitu zuten, beste batzuk animalien sufrimendutik kanpo dauden beste aukera batzuetaz informatu ziren, eta beste askok beste aldera begira jarraitu nahi izan zuten.

 

Informazio gehiagorako:

https://www.anonymousforthevoiceless.org/

 

 

 Iturriak:

https://www.anonymousforthevoiceless.org/

https://www.instagram.com/explore/tags/cubeoftruth/?hl=es

https://www.facebook.com/anonymousforthevoiceless/

https://resiste.squat.net/?p=24087

 

 

 

 


Utzi iruzkina: