"Cambia el trato" ...eta zabaldu!

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-11-21 12:10

irunear91 1542800798411

Azken egun hauetan sare sozial desberdinetan ikusten ari naiz jendea partekatzen ari den matxismoaren aurkako kanpaina bat. “Cambia el trato” izena eman diote, eta berez Argentinan egin den arren, gazteleraz hitz egiten den herrialde askotara zabaltzen ari da. Iniziatiba “Avon Fundazioak” eman zuen “La casa del encuentro”, Nazio Batuak eta Emakumeen Nazioarteko Institutuarekin batera.

Kanpaina, bideo desberdinez osatuta dago, non herrialdeko aktore famatuak diren protagonista. Kaleko erasoa, biolentzia digitala eta etxeko biolentzia salatzen dituzten bideo hauek, gaineko matxismoaren aurkako kanpainetatik bereizi daitezke. Izan ere, ikuspuntu aldaketa bat ageri da. Gizonezkoak bakarrik dira oraingoan protagonistak, eta beraien jarrera salatzeaz gain, nola ekidin dezaketen emakumeen gaineko biolentzia erakusten digute.

Askotan gertatu daiteke gure inguruan egoera injustu edo desatsegin batekin topatzen garela. Baina batzuetan egoera hori eragiten dutenak lagunak direnez, isilik geratzen gara. Ez diogu aurre egiten. Hori da kanpaina honekin bultzatu nahi dena hain zuzen. Eraso edo biolentzia egoera horien aurrean isilik geratu beharrean, gizonezkoek beraien generoari aurre egitea.

Adibide desberdinak ikusi daitezke kanpainan. Kaleko erasoaren adibiden, motorrean doan mutil batek “piropo” bat botatzen dio neska bati, deseroso eta beldurrez sentiaraziz. Mutilaren lagunak hau ikusita, gaizki egin duela esaten dio, baina arrazoitu dezan argudioak emanez.

Beste egoera batean, biolentzia digitalaren adibide bat ikusi daiteke. Mutil batek neska batekin gaua pasa ondorez, honen argazkiak eta bideoak lagunekin konpartitzen ditu sare sozialak erabiliz. Momentu horretan bere lagun batek ere gaizki egiten duela esaten dio, neskaren intimitatea bortxatzen duela esanez.

Gaurkotasun handiko egoerak irudikatu dituzte kanpainan zehar, eta zoritxarrez askotan gertatzen ari direnak. Hau ikusita, gazteagoen ikuspegia aldatzea espero da. Egoera salatzera deitzen dute, baina ausartzen ez badira, gutxienez bideoa partekatzera.

Azkenengo egoera etxebizitza batean gertatzen dela erakusten digute. Aita-seme arteko elkarrizketa batean hain zuzen. Kasu honetan semeak aitari begiak ireki nahi dizkio, emaztearekin erabiltzen duen hitzezko biolentzia azalduz.

Aurretik esan dudan bezala, sare sozial desberdinetan zabaltzen ari den kanpaina bat da, eta izan duen eragin positiboa dela eta, hedabieek ere hitz egin dute honi buruz.

Esan beharrik ez dago kanpaina aurrera eramateko erabili duten data ezin hobea dela, datorren azaroak 25ean “Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” da eta.

Kanpainan ikusi izan dugunez, gure ingurukoei arreta deitzea pauso txiki bat ematen duen arren, eragin handia izan dezake gure inguruan. Deigarria iruditu zait aurre egiteko egoera hauetan (lagunei zein aitari kasu honetan) erabili dituzten argudiaketak, eta gazteengandik etorritako jarrera tinkoa. Indar handiko kanpaina baten aurrean gaudelaren sentsazioa izan dut, emaitza positiboak lortu daitezke.

Beraz, irmo jarri eta zabaldu!

 

Iturriak:

http://cajondeherramientas.com.ar/index.php/2018/11/20/campana-cambia-el-trato/

https://www.fundacionavon.org.ar/cambia-el-trato/

 

 


Utzi iruzkina: