"Balore batzuk defendatzen dituen klubak, defendatu dezaten behar du orain"

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-12-02 15:42
1

irunear91 1543762090338

Azkenengo blogeko sarrera egiten nengoela, hurrengoan zer idatziko nuen bururatu zitzaidan. Eibartarra izanik, eta futbolak momentu honetan herrian duen boterea ikusita, bertan nuen erantzuna.

Badira urte batzuk Eibarko Futbol Taldea 1.go mailara igo zela. 2 urteko aldearekin 2. B mailatik 1.go mailara igotzea lortu zuen. Munduko futbol ligarik onenera. Pentsaezina zen hau, baina horrela suertatu zen. Hori bai, honek alde txar bat bazuen. Eibar oso talde umila da, eta momentu horretan bere kapitala 400.000€koa zen. 1.go mailan egon ahal izateko, 1,7milioi euroko kapitala eskatzen zioten klubari, hau lortu ezean, 2.B mailara berriz jaistearekin mehatxatuz. Beraz, hemen zerbait egin beharra zegoen. Horretarako, ACC Comunicación izeneko agentzia batekin kontaktuan jarri ziren, beraien arazoa komunikatuz. Esan beharrik ez dago, klubaren egoera ikusita, kanpaina bat aurrera eramateko zeukaten aurrekontua ez zela oso handia.

Agentziak argi zeukan kanpaina aurrera eraman ahal izateko mezua zuzena, indartsua eta positiboa izan behar zuela. Limosna eske egon beharrean, harrotasun kontu bat zela. Honetarako, klubaren baloreak erakutsi nahi zituzten mezu sinple bat erabilita. Mezua hau izango zen: "Balore batzuk defendatzen dituen klubak, defendatu dezaten behar du orain". Behin hau argi izanda, hemendik aurrera mezua zabaldu beharra zegoen, biralizatu beharra. Nola? sare sozialak izango ziren medioa, eta horetarako #defiendealeibar traola sortu zuten. Twitter aztertu dut kanpainaren nondik norakoa ikusteko, eta hainbat eta hainbat txiorekin egin dut topo. Herritarrez gain, klubaren baloreak defendatu izan dituen jende eta klub askok akzioak erosten laguntza emateaz gain, Twitter bidez mezua zabaltzen laguntza eman duten askorekin eman dut.

Beste alde batetik, aurpegi ezagunak ere erabili izan dituzte sare sozialetan mezua zabaltzeko. Xabi Alonso, Asier Illarramendi eta Iñaki Gabilondo besteak beste. Era honetan, hauen "fan" direnek ere, beraien "idoloak" ekintza hori egiten ikustean, identifikatuta sentituko ziren eta hauek ere bultzatuko zituzten bat eginez akzioak erostera.

Hedabide konbentzionaletarako ordea, grafika bat erabili zuten. Hau lortzeko, errealitate isladatu nahi izan zuten, eta kluba benetan defendatzen duten boluntarioak eskatu zituzten, grafikan aurpegia emanez. Behin hau eginda, prozesua ikusteko panel bat sortu zuten, “akziometroa” izena eman ziotena, non emaitzak ikusten joango ziren. Denbora askorik ez zegoen, baina mezua herrialde desberdinetara heltzea lortu zuten, pentsaezina zen herrietan ere akziodunak lortuz.

Eraginkorra izan zen kanpaina? 4 urte igaro dira egun hartatik, eta 1.go mailan jarraitzen dugu. Argi ikusten da emaitza, ezta? ;)

 

 

Iturriak:

http://www.acc.com.es/trabajos/sd-eibar-campaa-ampliacion-capital

https://twitter.com/hashtag/defiendealeibar?f=images&vertical=default&src=hash

 

 

 


Utzi iruzkina: