1941.urtean ere Coca-Cola errege ...

irunear91 1537945255197 AGER!AN | 2018-10-28 21:36
1

irunear91 1540759334615

Dengongatik ezaguna da Coca-Colak egiten duen publizitatea. Denok ezagutzen dugu telebistan ikusitako iragarkiren bat, edo aspaldiko markaren kantu bat. Nire amak betidanik aipatu dizkit bera gaztea zeneko iragarkirik onenak Coca-Colak egiten zituela, eta oraindik gogoan dituela asko eta asko, Gabonetakoak batez ere.

Honekin gogoratu naiz, eta ziur asko marka indartsu honek Harreman Publikoetako kanpainak ere egin dituela pentsatu dut. Pentsatzen ibili naiz, baina ez zait gogora bat ere ez etorri. Ez dakit gaur egun publizitatea bakarrik egiten duelako den, edo txikiegia nintzanekoak ez ditudalako jada gogoratzen.

Nola ez, internetetik nabigatzen hasi naiz erantzun bila. Ez dut asko bilatu beharrik izan, segituan agertu zait 1941.urteko kanpaina bat, ezagunena izan omen dena, alegia.

Garai hartan, Estatu Batuak II. Mundu Gerran sartu berri ziren eta markak Harreman Publikoetako ekintza bat aurrera eraman zuen egoera hau aprobetxatuz. Batzuentzat ez zen inola ere lizitoa izan horrelako egoera gogor batekin “jolastea”, baina kanpainak lortutako arrakasta eztabaidaezina da.

Coca-Colak, Estatu Batuetako ejertzitoarentzat zuen garrantziaz konbentzitu zuen Defentsa Depertamentua. Honetaz gain, soldadu orok, 5 zentimo bakarrik ordainduta, Coca-Cola botila bat lortu zitzakeela iragarri zuen, non egon zitekeen eragozpena izan gabe, (jakina da borrokarako hainbat lurralde desberdinetan sakabanatzen zituztela soldaduak) eta enpresari kostatuko zitzaiona axola izan gabe.

Markak, Pearl Harbour erasoak Estatu Batuetako biztanle eta soldaduentzat izandako kolpea aprobetxatu zuen. Era batean edo bestean, edari edo freskagarria edanez gero gerra irabazteko aukera zegoela “saldu” nahi izan zuten. Gainera, borroka guneetara gerturatzen ziren produktua zabaldu eta promozionatzeko, fabrikazioa eta salmentak era ikaragarrian handituz. Kanpainak arrakasta izugarria izan zuen, garai hartako iparamerikar guztientzat ezinbesteko edari bilakatuz.

Soldaduen artean bromak egiten omen zituzten freskagarria dela eta. Broma eta broma artean hurrengo esaldia ezaguna bilakatu zen, kanpainaren indarra umorez erakutsiz: “Gerra irabaztea bakarrik geratzen da, Coca-Cola bat bake osoan edan ahal izateko…”

 

Iturriak:

https://jcaserza.wordpress.com/2014/04/10/casos-antiguos-de-relaciones-publicas-cocacola-1941/

http://easymarketinge3.blogspot.es/1461910400/campanas-de-relaciones-publicas/

 

 


Utzi iruzkina: