WEBGUNE INTERESGARRI BAT KANTUAREN INGURUAN
Normalean kantaldi edota bestelako ekimenen berri emateko erabiltzen dugu blog hau, barneko informazioa emateaz gain.
Baino gaurko honetan berri pozgarri batekin gatozkizuegu, webgune berri baten sortzearekin alegia.
Hainbat urtetan euskal herri musikan murgilduta, Xabier Barriola legazpiarrak webgune bat sortu du, edo hobe esanda lehen zeukana zaharberritu edota erabat eraldatu du. Eta berri pozgarri honekin jo du guregana iraileko olentzeroak.
Ikusiko duzuenez, 200 bat kantuen partiturak, melodiak (midi) eta letrekin osaturiko tresna paregabea eskaintzen digu Xabierrek, besteak beste, gu eta zuek bezalako kantuzaleen gozamenerako.
Bada, hemendik eskerrak eman Xabierri eta zuek animatu besterik ez zaigu gelditzen, merezi du-eta.
Hemen klikatuta sartuko zarete eta alboko zutabean era izanen duzue esteka.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: