Kantu eguna Donibane Lohizunen
Apirilaren 11an Kantuaren eguna dugu Donibane LOHIZUNEN ETA aurten ere 6 kantu abestuak izanen dira partaideen artean
Apirilaren 11an, igandea, Donibane lohizuneko Campos berri eremuan( jai alaien euria balitz)
Euskal herri osoko Kantu herrikoiaren besta.
Urtero bezala sei kantu aukeratu ditugu :
- Herri(andoni. egaña)
- jaun baruak( herrikoia)
-kantuz(herrikoia bainan Lertxundiren bertsiao, azken diskan agertzen dena)
-galerianoren kantua
-mutil koxkor bat
-orhiko txoria
- bedatsian
eta kanta talde guziek bertsotan aritzeko: Baratze bat, kopletan eta denen artean errepika
Aurten Roger Idiarti omenalditxo bat egin nahiko genioke, batez ere
bedatsian eta Orhiko txoria kantuen egilea izateagatik eta horretan
aurresku bat eginen zaio. familia ere hor egonen da.
Bon, aurtengo partaideak hauek dira:
Ziburu, azkaine, senpere, ustaritzen Lehuntze, baiona, Miarritze,
angelu, Donibane lohizune, Mugerri, Beskoiutze, irun, Hondarribia,
Zizurkil, aSTEASU ZARAUZ DONOSTI BILBO IRUÑA LIZARRA BAZTAN,
Intxaurrondo...
Egitaraua
-12tan txalaparta
-12tan Sei kantuen emanaldia eta kantu taldeen bertsoak+ Roger Idiarti omenaldia
-13tan aperitifa kantuz(Kuxkuxtu txarangarekin)
-14tan bazkaria kantuz, Kuxkuxtu eta arrantzaleak taldeekin
-16 1/2tan Sei kantuen emanaldia eta bertsoak
-18 1/2ak arte mahainean kantuz(kanta orriak banaturik)
-18 1/2tan Mutxikoak eta larrain dantza
- 21ak arte Ostatuan kantuz.
Giro euskalduna!!!!Umore ona!!!!
Bazkaria 22 eurotan. 500>/600 pertsonentzat Donibaneko ikastolako Ereintabilek egina
- arrain salda
- txuletak eta fritak
-gasna
-biskotxa
-kafea, ttotta
-arnoa
Ostatuan prezio herrikoiak
Izen ematea: Begiraleak elkarteako zenbakira: 0559511390 edo e.mailez begiraleak@wanadoo.com
Arratsaldean ateak eta ostatua denentzat irekirik daude kantuz mementu goxo bat pasatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: