50 (berrogeita hamar)

Laster barru aurkituko duzue liburu-dendetan. Poemak.
Hortxe doazkizue azala, kontrazala eta beste. Kontrazaleko poemak "Ad te clamamus" du izenburua. Gure herriko belaunaldi baten poemak idazten saiatu naiz. Bere lekua aurkitu ezinik dabilen belaunaldi bat.
AD TE CLAMAMUS
Lur promestua
irabaziko genuela egin ziguten zin aspaldi,
geuk ere noizbehinka superheroiak izatearekin
amesten genueneko hartan.
Edota borrero psikopatak.
Eta,
orain,
nori egingo diogu erregu
ETAren seme-alaba deserrituok?
Orain arte argitaratuak:
Hustu artekoak (2022)
Euskal Herria underground, 1986-2015. Bidaia elektroniko bat (2024)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: