Gaur estreinatzen da umeentzako filme hau. Baina ez Gasteizen. Hau ikustera joan nahi duenak kotxea har dezala Gorbeia gune komertzialeko Yelmo zinemetara joateko.
Manuel Malasangre Jaunari eta bere familiari etxera bueltatzeko aukera
sortzen zaie, gaztelu alemaniar batean 500 urtez, Frankfurteko Von
Salchichen kondeen zerbitzura lanean egon ondoren. Interneten bidez
Sevillan, beraien jaioterrian, gaztelu bat erosi dute. Tamalez bueltako
bidaian Sevillara heldu beharrean New Yorken lur hartzen dute. Hiri
erraldoi horretan abentura berri eta ezberdinak biziko dituzte,
martiztarrekin, inmobiliarietako espekulatzaileekin eta Ameriketako
Banpiroen sindikatuarekin. Amaieran ezustekoak harrapatuko gaitu.
Eta hona hemen trailerra... ingelesez, ez dutelako inora igo ez euskaraz ez gazteleraz... espainian eginiko filma bada ere. Nork ulertuko ditu zine banatzaileak?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: