Planeta Junior euskaratutako Marvel materialarekin egin da.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-01-20 11:24


Planeta Junior pasadan astean iragarri du, Marvel etxearen animazio eskubide desberdinekin egin dela, telebista eta formatu domestikoetan argitaratzeko.

Horietako batzuk, euskaratuak badaude bere garaian ETB-ek eman zituelako. Zoritxarrez, PlanetaJunior, ETB-rekin tratuak egin baditu ere, oraindik inoiz ez du euskarazko bikoizketa bakarra kaleratu, besteak beste: Heidi, Marco, Vickie Vikingoa, Pippi Galtzaluze,

Hauek dira, Planeta Junior-rek euskaragabe kaleratu beharrekoak akordio honi esker: X-taldea, Spiderman (1981) eta Spiderman eta bere lagunak.



X-taldea (X-men)

Komikietan oinarriturik, eta hauek jarraiturik, 90 hamarkadan eginiko telesail oso gomendagarria, bereziki komikizaleentzat. Bereziki aipagarria komikiari dion jarraitasuna, komikietako istoriak azalduz telebistarako asmatutako istoriak erabili beharrean. Honek atal autokonklusiboak izan ordez, sagaka antolatzen ziren atalak edukitzea egin zuen, eta pertsonaiak bere baitan egon beharrean eboluzionatu eta aldatzea ekarri zuen, komikien lez.

Claremont gidoigilearen, X-taldea famatu egin zuena, istorio eta saga ezagunenak agertuko ziren, besteak beste Apocalipsis-en saga (Aingeruaren herorialdiarekin), Bishop-en denboran zehar jauziaren saga, eta Fenix ilunarena.

Aipatzeko da, duela urteak editatu zirela dbd-ean saga batzuk, noski, euskarazko bikoizketa gabe.





Spiderman (1981)

80 hamarkadan Estatu Batuetan eginiko telesailak nahiko maila eskasekoak dira. Honek ez zion lortu gainditzea 1967-an eginikoari. Garaiko telesail tipikoa besterik ez da. Aipatzeko da ere, garai hartan irudi bizian egindako telefilme saila euskaratua dagoela ere.





Spiderman eta bere lagunak (1981)

Aurrekoaren antzerakoa, oraingoan Spiderman Suzko izar eta Izotz gizonarekin batera datorkigu. Inongo komikietan agertzen ez den pertsonai elkarketa da, ez dago beraz esan beharrik istorio guztiak telebistarako bereziki eginak direla.

Aipatzekoa da, bere garaian Superbat klubarekin VHS batzuk kaleratu zilera telesail honen atalekin.


Utzi iruzkina: