Mikel Laboa, euskal kulturaren berreskuratzaile eta bultzatzailea joana zaigu.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-12-01 11:30


Mikel Laboa joana zaigu.

Euskal kulturaren berreskuratzaile eta sustatzaile izan zen. Berreskuratzaile, galdutako abestiak birbiziratu zituelako. Sustatzaile, euskal musikagintzari bide bideak ireki zizkiolako.

Mikel Laboa, kantagintzatik ekin zion euskal herriari zion maitasunak. Zinearekin ez zuen erlaziorik izan, baina bere abestiek bai. "Euskal pilota, larrua harriaren kontra/La pelota vasca, la piedra contra la pared" filmak Laboaren abestiz hornitu zen zinemak bere musikarekin betetzeko.



Bere eredua argitzen gaitu euskarazko zinema egoera ilun honetan. Jendeari euskara ez dituen eta galtzen ari diren filmak berreskura daitezen salaketan gaude. Jendeari, euskaraz egiten diren filmen berri ematen gabiltz hauek ezagun eta ikus ditzan.

Gizona joan zaigu, baina bere lana geurekin da betiko. Bere heriotza ohoretzeko, ez da nahikoa bere lanak gogoratzearekin, beharrezkoa da berak ibilitako bideari jarraitzea, euskal kultura berreskuratu eta sustatu. Gure eskura daukaguna euskarazko zinemagatik lan egitea da.

Mikel Laboa euskal wikipedian
Mikel Laboaren bideoak
Mikel Laboari elkarrizketa Ilunpea programan (26 minutu)
Mikel Laboaren kantuen letrak


Utzi iruzkina: