Karidadeko Benta, lehenengo munduaren azkena DBD-a
2007ko udan eskainitako kontzertu sortarekin jarri zion amaiera
Karidadeko Benta musika taldeak zazpi urteko ibilbideari. Atzean, hiru
disko eta 200dik gora zuzeneko emanaldi utzi dituzte. Izan zirenaren
oroigarri gisa, azken kontzertuen kronika argitaratu dute DVD batean,
Baleike Kultur Elkartearen eskutik.
Taldeko kideen enkarguz, Eneko Dorronsoro arduratu zen iazko udan
Karidako Bentaren azken kontzertuak bideo kamerarekin grabatzeaz.
“Hasiera batean, beraiek gordetzeko zerbait egiteko asmoarekin” onartu
du egileak. Materiala ikusi ahala, ordea, musikazaleen artean
zabaltzeko moduko produktua izan zitekeela erabaki zuten. “Irudi
gehienak Zumaiako Itzurun hondartzan egindako agurreko kontzetukoak
dira, baina uda hartako beste hainbatekoak ere badaude. Entseguak ere
grabatu genituen, eta elkarrizketa bat ere bai”. Kontzertu soil bat
baino, taldearen azken egunen kronika da Eneko Dorronsorok osatutako
lana.
Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak mila ale argitaratu ditu, Karidadeko
Bentaren jarraitzaileek ahalegina eskertuko duten itxaropenarekin.
Asteburutik aurrera salgai izango dira Euskal Herriko disko eta liburu
dendetan.
DVDaren aurrerapena ikus dezakezue www.baleike.com web gunean:
http://www.baleike.com/index.php?option=com_seyret&Itemid=58&task=videodirectlink&id=144
Iruzkinak
Utzi iruzkina: