IrudiTxokoa 4, programazioko emanaldiak
Aste honetan hasiko dugu IrudiTxokoko laugarren zikloa. Hauek dituzue bi hilabete hauetan ikusi ahalko dugun programazioa. Koldo
Almandozen laburmetraien emanaldia URRIAK 10, 20.00etan Herrialdea: Euskal Herria.
Zuzendaria: Koldo Almandoz. Koldo Almandoz
euskal zuzendariaren lana gerturatuko dizuegu bere lanari gau bat eskainiz bere
lan esangurutzuenak ikusiz. Almandoz Euskadi
Irratian esatari ibilia da, The Balde aldizkariko idazle eta sortzailetako bat
izan da, argitalpen desberdinak egin ditu (Higuina eder, Ur zitroi komikiak?)
eta argitalpen desberdinetan laguntzaile izan da (Egunkaria, El País,
Napartheid, TMEO, Gaztetxulo, Argia). Zuzendari bezala dokumentalak eta
motzmetrai desberdinak zuzendu ditu, horietako batzuk atzerriko jaialdietan
aukeratuak izan direlarik eta batzuk sariak irabazi dituztelarik. IrudiTxokoa, bertako
sortzaileekin konpromisoa hartua dauka, bertan eginiko lanak eskainiz. Horrela,
beti ziklo guztietan bertoko egileen lanak jarriz. Crash (Crash) URRIAK
10, 20.00etan Urtea: 2004.
Herrialdea: Estatu batuak. Zuzendaria: Paul Haggis. Los Angelesen
gizon baten bortizki akatutako hilotza agertzen da bide bazterrean, pertsona
desberdinen bizia gurutzatu araziz. Eskarmentu askoko polizi arrazista, honen
lankide hasiberri eta idealista, distrituko fiskalaren emazte zuria, irandar
saltzaile bat... Film honek Hollywood-eko
3 oscar irabazi zituen, heureen artean film eta gidoi onenarenak. Protagonista
anitzeko film honek Los Angelesen ematen den jende nahasketaren erakusbide da. Dvd eta
blu-ray-ak ez daramate euskararik eta ETB-ek ez du film hau emititzeko erosi. Film
hau euskaraz ikusteko aukera errepika-gabea da eta agian aukera bakarra izan
daiteke. Asterix eta Joko
Olinpikoak (Astérix Aux Jeux Olympiques) URRIAK
10, 20.00etan Urtea: 2008.
Herrialdea: Frantzia. Zuzendaria: Frédéric Forestier, Thomas Langmann. Liluratix Zesarri aurre egiten dion herrixka bakarreko galiar gaztea Irinaz
maitemindua dago, Greziako printzesa. Baina Irinaren aitak herriaren ongiagatik
Julio Zesarren semearekin ezkontzera behartu nahi du, Brutus ankerrarekin.
Liluratix Brutusi erronka egitera ausartu da, Joko Olinpikoak irabazten
dituenak ezkonduko da Irinarekin. Liluratix bere herrikide ospetsuenak
lagundurik, Asterix eta Obelix, Olinpiadak irabazi behar ditu bere maitearekin
ezkondu nahi badu. Urte olinpiko honetan Joko Olinpikoen inguruan eztabaida eta gatazka izan
dira, beste begirada bat egiteko asmoz, hona Joko olinpikoak era barregarrian
ikusteko aukera. Karamuk begi
beltzak AZAROAK 7, 20.00etan Urtea: 2002.
Herrialdea: Alemania. Zuzendaria: Sülbiye Günar. Johanna 17
urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan,
berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua
amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela,
benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere
familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin
beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da,
ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko
sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko
da... Karamuk,
gaurko europa multikulturalean nerabeek dituzten barne arazo eta kezkak
ezagutaraztera ematen dizkigu: Etorkizunarekiko sentipen kontrajarriak ametsen
eta errealitate gordinaren artean, famili apurtuak, gizarteak espero duena... Harry Potter
eta sorgin-harria (Harry Potter and the Sorcerer’s Stone) AZAROAK 14, 19.30etan Urtea: 2001.
Herrialdea: Estatu batuak. Zuzendaria: Chris Columbus. Harry Potter
aitak hil ondoren maite ez duten osabekin bizi den 10 urteko mutiko koitadua
da. Gutun bat iritsi eta bere bizia hankaz gora jarriko da. Bere aitengandik
botere magikoak jaso zituen eta ikas urtea bere kontra dagoen ingurunean egin
ordez, Hogwarts ikastetxera joango da, izaki magikoz inguratua, lagun berriak
eginez baina aldi berean bere iragani lotutakoak ezagutuz bere bizia arriskuan
jarriz. Azken
urteetako liburu sail ezagunaren lehen liburuaren zinema bertsioa da. Hemen
hasi ziren Harry Potterren abenturak, orain argitaratzear dagoen euskarazko
zazpigarren liburuarekin bukatuko direnak. Ziklo bat ixtear dago, gauzak nola
hasi ziren gogoratzeko une egokia azken liburuaren irakurketa hasi aurretik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: