Heroiak bigarren denboraldiaren estreinaldia eta maratoia euskaraz edo gazteleraz ETB-en?

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-01-18 10:57

Badira egunak ETB publizitate berezi horietako bat egiten darabilena Heroiak telesailaren bigarren denboraldiaren telebistarako estreinaldia iragartzeko. Telesailaren izenik ez da aipatzen, baina identifikagarriak diren irudiak eman eta eman dabiltza eta erraz igartzen da zeintaz mintzo diren.

Heroiak erakargarria den telesaila izanda, lehendabizi ETB2-n emanak dira, gaztelera utsean bikoizketa bazuten ere eta emanaldi duala egiteko izan ziren arren. ETB euskara bultzatu behar duena, nola bultzatu erakusten.

Euskaraz ETB3-en ematen dabiltza lehen aldiz, emanaldi hasiera iragarri gabe inor ez enteratzeko, eta mundu guztia oraindik digitalizatu ez delarik, askok ikusteko aukera ez dutela. Gauzak ongi egiten direlaren erakusgarri.

Bigarren denboraldia otsailean estreinatzekoak dira. Ordea, euskaraz edo gazteleraz izango den ikusteke dago, eta zein katetan izango den ere. Aurrekariak ikusirik, kezkatuta egotekoa da. Bereziki jakinda irudiak oso noizean behin azpitituloak erabili behar dituela norbait japoniarrez hizketan bada.

Iragarki bereziak egiteaz gain, ETB-ek ikusleen artean telesailaren maratoi bat antolatu du, Los Angeles-rako bidaia opari duelarik. Webgunea euskaraz badago ere, maratoiaren bideoa gazteleraz dago bakarrik. Ea honek maratoia gazteleraz egingo delaren abisu izan, gutxieneaz bi hizkuntzetan izan beharrean.

Gainera, kontuan izatekoa da, honelako maratoietara joan ahal direnak eta joateko gogoak dituztenak gazteak direla. Hortaz ba, gaur egungo gazteria euskaldundua dagoela suposatzen bada, eta ETB-ek euskara bultzatu nahi badu, eta euskara bultzatzeko ekintza erakargarriak egin behar direla suposatzen dela, ez luke gazteleraz egin beharko maratoia, euskara hutsean baizik.

Gutxi balitz, badago zurrumurru kezkagarri bat, zeinek dio badela posible telesailaren hurrengo denboraldiak euskaraz ez direla bikoiztuko. Arazoa, bigarren denboraldia gidoilari greba zela eta motzago izanda, hirugarrena luzeagoa egitea ekarri duela, eta ETB-rentzat luzeegia izan litekeela gaur egungo bikoizketa programetan garatzeko. Seriotasun falta ikaragarria izan liteke eta euskararen siniskortasunari min haundia egin liezaioke. Ea ez den horrelakorik gertatzen.

Ikusiko dugu ea zer egiten den azkenik. Maratoia 23-rako da, hemendik egun gutxietara, laister dugu ba enigmaren erantzuna. Eta gogoratu: "Salbatu animatzailea, salbatu mundua".

ETB-ren webguena Heroiak inguruan



Utzi iruzkina: