Ez esan ''Tximeleta hegoak'', esan esazu ''Alas de mariposa''

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-11 13:32

IrudiTxokoa egiteko, banatzaile askorekin hizketan gabiltz eta gai piloaren jarraipena egiten dugu. Horietako bat, Juanma Bajo Ulloa Gazteitar zine zuzendariaren lehen filmeen dvd edizioa izan da.

Luze jo du, benetan luze, bere lehen bi filmeen edizioa ateratzea. Bi urte edo gehio badira Avalon heurak ateratzeko lanean dabilela. Arazo ugari sortu eta konponduz joan dira edizio benetan zainduak ateratzeko.

Azkenik, azaroaren 26an atera behar dute 3 diskako edizioan "Alas de mariposa" eta "La madre muerta". Baina "Alas de mariposa" koxka batekin aterako da, euskarazko bikoizketa ez du eramango, behintzat oraingoz konfirmatu izan ahal denez, "La madre muerta" ordea, bai eramango du.

Zergatik batak bai eta besteak ez eraman euskara? Erantzuna sinplea bezain ikaragarria, oraingoz ez dute aurkitu bikoizketa non dagoen. Sinesgaitza dirudi arren, horrek dauka errua euskerarekiko arduratsua den dvd editore batek euskara dvd baten ez sartzeko.

Agertuko ote da bikoizketa hau? Dagoeneko agertu ez bada, oso zail ikusten dut. Gaur egun biltegiak informatizatuta dauden bezala, agertzen ez bada, oso zail izango da. Baliteke, eta aukera ugarirekin, ez agertzea bikoizketa zeukan Betacama ezabatua izan delako beste erabilpen batentzako. Kasu oberenean, biltegian gaizki kokatu edo etiketatua egotea da. Horrela izanda, urte ugari iragan daitezke kasualitatez agertzea gertatu arte.

Avalon, garaiz agertuko balitz bikoizketa, sartuko luke edizioan, baina irteera data, egunetik egunera gertuago dago. Baina ez uste itxaropentsu daudenik.

Ez da lehen aldia kasua euskarazko bikoizketak galdu direla, hor dugu aurten ere "Allo Allo"-ren bostgarren denboraldia 8 atal ezabatuak izateagatik dvd euskara gabe atera izan behar duena.

Hemendik behintzat mirari bat gertatzen ez bada, galdutzat eman behar dugu. Horrela "zaintzen" du ETB euskal zinema.


Utzi iruzkina: