ETB3 ez da egunkarientzako existitzen

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-21 10:20


Egunak dira ETB3 emititzen hasi zela, baina oraindik ere, egunkari gehienek ez dute kate hontako programazioa adierazten. Ohituraz, oraindik ere, kate analogikoen programaketa ageri dute bakarrik, LTD existituko ez balitz bezala eta kate analogikoak laister itzali beharko ez balira bezala.

Eta hori, arazo larri bat da. LTD-ea duenak, EPG-a begiratu beharko duelako ezinbestean, telebista aurrean egon behar du horretarako, eta ez da programazioa begiratzeko modu erosoena, ezta fidagarriena. Hor ibili da ETB3 hasi zen lehen egunetan EITB-ren EPG-ea guztiz zoro, eta gero, egonkortu bada, oraindik ere normaltasuna behar bezala lortzeko astia izan behar du.

Euskaltel-en bidez ETB3 jasotzen duenarentzat arazoa da ere, Euskaltelek kate honen programazioa ez duelako sartu, eta ezin begiratu daiteke. Egunkarietan edukiko balu programaketa, begira lezake.

Eta LTD-ea ez daukanarentzat ez da arazoa zuzena, baina bai da arazoa euskararen zabalkuntzarako. LTD-eak jarri ez duenak, ez da jakitun egongo galtzen duen euskarazko programaketa bat dagoenik, eta hortaz, ez dakien zerbait ikusteko ez du presa izango LTD-a jartzeko.

Orain LTD zabaltzeko dagoen arazoetako bat, hauxe da ain zuzen ere, ez daukanak ez zaio heldu arazten zer galtzen duen hura erakartzeko asmoz, eta itzalketa analogikoa luzerako dela antzematen du gainera.

Ez du balio esatea, begira dezala programaketa interneten. Batetik, ez delako erosoa, eta non bilatu jakin behar delako, bestetik, behartuak gaude denok internet edukitzera? Ez al du inork kontuan edukiko internet ez duen jendea?

Egunkari askok azkar ibili ziren Disney kanalaren programaketa sartzen, baina ia bat bera ere ez, ez da arduratu ETB3-ko programazioa agertzen. Agerikoa da zerk duen ardura egunkarietan.

Beste kateen zabalkuntza ez digu ardura, baina bai ETB3-rena, euskararen zabalkuntza delako. Norbaitek, agian Eusko Jaurlaritzak, eskua sartu behar du honetan eta egunkariak programazio hau agertzera bultzatu edo behartu.


Utzi iruzkina: