EITB eta Euskaltel, ETB3 monopolizatzen?

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-20 10:20

ETB3 hasi berri da, eta hor dabiltza jendea bultzaka ikusteko presta dadin. Eta hor aukerak bi dira oraingoz: Lur Telebista Digitala eta Euskaltelen lehioa.

Beraz, LTD-rik ez duena edo ezin duena izan, behartuta dago Euskaltelen lehioa kontratatzea. Imagenio, OrangeTV edo Canal+ duenak, ezin du ETB3 ikusi.

Hau da, ETB kate publiko bat, ezin da ikusi norberak nahi edo ahal duen erara, baizik heurek esaten duten erara. Heurak zuzenean LTD bidez ikusterik ez baduzu, plataforma digital bat ezartzen eta iragartzen dizute.

ETB, kate publikoa izanda, kate irekian eta ez ordainezkoan, ezin du bere hedaruda mugatu edo ezarri. Denek dute kate hau ikusteko eskubidea, Imagenio, OrangeTv edo Canal+ kontratatuak duenak ere. Bestela, batetik, euskarari kalte egiten zaio, eta bestetik, merkatuan konpetentzi desleiala bultzatzen da.

Lehen minututik, plataforma digital guztietan egon behar zuen ETB3. Ez badago, ez nahi izan dutelako izan daiteke, ez direlako ohartu (eta luze da ETB3 prestatzen dabiltzala) edo azken unerarte utzi dituztelako elkarrizketak plataforma digitaleekin. Berdin zait zein izan den kontua, batek ere ez du balio aitzaki gisa.

Eta plataforma digital hauek ETB3 sartzeari uko egiten badabiltz, sala dadila euskarari uko egin nahi diotela. Eta salaketa egin ez bada, ukorik izan ez delako da.

Espero dezagun, hurrengo egunetan gai hau konpontzea, bestela, ETB-ek Euskaltel-ekin ETB3 monopolizatu nahia dutela erakutsiko bait dute, eta hori, oso larria litzateke.



Utzi iruzkina: