Crash-en euskararen gora beherak
Esan dizuegunez, Crash filmaz egingo dugun emanaldia aukera bakarra izango duzue euskaraz ikusteko urte askotan, aurrerago ikusteo aukerarik sortuko balitz, eta aukera ez sortzea zihurrena da.
Nola liteke euskarazko bikoizketa egonik aukera bakana egotea filme hau euskaraz gozatzeko? Ikus dezagun filme honen euskarazko bikoizketak izan dituen gora-beherak.
Zine estreinaldia izan zenean, gaztelerako bikoizketaz egin zen euskal herrian. Une hartan, ez zegoen euskarazko bikoizketa egiteko asmorik. Dvd-ea editatzeko garaia iritsi zenean, oraindik ere, euskarazko itzulpena egiteko erabakia hartu gabe zegoenez hau gabe atera behar izan zuten.
Geroago, IrudiBiziak filma hau bikoiztea erabaki zuen bere ikastolentzako programarako ikastola umeek programako filme batzuk euskaraz ikus ahal zitzaten.
Crash gazte eta adindu ugarik ikusteko filma interesgarria zela ikusirik, eta hauetako askok IrudiBiziak egiten dituen emanaldi itxietara joan ezin daitezkeenez, filma hau berreskuratzea erabaki genuen. Gehitu ikastolentzako gurasoentzat egiten diren emanaldiak beti egiten direla gazteleraz Gasteizen.
Eta ekainean filma IrudiTxokora ekartzeko lanetan ginela, MangaFilms-ek etxeetarako edizio berri bat iragartzen du. Oraingo honetan, Blu-ray goi definizioko formatuan. Eta MangaFilms aurretik ere euskadun edizioak aterata, honek eramatea aukera bazeudela ikusita, heurekin jarri ginen kontaktuan zer jasoko zen jakiteko, 35mm kopia agian ikutuaren ordez emanaldi digital baten bitartez egiteko aukera baloratzeko.
MangaFilms prest zegoen euskara sartzeko, baina bikoizketa heurena ez izanda, heldu arazi behar zitzaion. Hori gerta ahal zedin, IrudiBiziak-ekin hizketa egin genuen heurek lehenago ere heuren bikoizketak laga dituztelako etxeetako edizioetarako.
Eta ala ere, guk arazo hontako partaideak jakinaren gainean jarri baditugu ere, edizio berri hau, euskarazko bikoizketa egonik, gainera diru publikoz laguntzen den programa baten barruan eginikoa, Blu-ray erosten duen inongo euskaldunik ezin izango du euskaraz filmaz gozatu.
Eta telebistetan ETB-ek filma hau oraingoz erosi ez duenez, euskal ikastola umeek bakarrik ikusi izan ahal dute, eta filma eman zuten urtekoeek bakarrik.
Penagarria da, euskaraz material gutxi egitea, eta euskaldun guztiengana ez heltzea hortarako bideak egonik. Espero dezagun, hau izatea honelakoak gertatzen direla azaldu behar izatea, baina ez da ez lehenengo aldia horrelakorik jasotzen dela, eta damu dugu ez dela azkenekoa izango.
Behintzat, gure aldetik, publikoari irekiko emanaldia egingo dugu ostiral honetan, edonork eta ez bakarrik eskola umeek, euskaraz filma hau ikusteko aukera izan dezaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: