Crash IrudiTxokoan, euskaraz berriz ikusi ezingo duzuen filma

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-10-15 12:02

Ostiral honetan jarriko dugun filma, 2003-ko Crash, aukera bakana izango duzue hura euskaraz ikusteko.

Oraingoz, eta luzerako dirudienez, euskaraz 35mm kopia bakarrik dago. Etxetiar formatuetan aterako edizioek ez daramate. DBD-koak bikoizketa beranduago egin zelako, Blu-ray edizioa ados jarri ez direlako bikoizketa sartzeko. Eta ETB-ek filma erosi ez duenez, telebistan ezin da ikusi ere, eta oraingoz ez dirudi erosteko gogoekin denik. Oraingoz, noizbait erostea auke

Beraz, gauzak horrela, jendeak eskura ez duen filme interesgarri bat eskaintzera goakizue, eta aukera hau galduko bazenute, urteak iragango dira gutxienez, hamarkadak ez badira, berriz filma hau euskaraz ikusteko.


Jakinda nola dauden gauzak, ez ezazue galdu berriz errepikatzea ia ezinezkoa den emanaldia. GogoratuCrash ostiral honetan IrudiTxokoan Luis Ajuria aretoan arratsaldeko zortziretan dohainik.


Utzi iruzkina: