Ben-Hur 2 diskako bildumatzailearen edizioa, berriro ere, euskara gabe.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-02-10 10:27


Ben-Hur denok ezagun dugun zineko filme klasiko horietako bat da, ia aurkezpenik behar ez duena. Urte askotan Oscar gehien batzen zuen filma izan da, 11 izanez, eta ez dago ezbairik izan duen garrantziaz, zinearen historian, bere tokia duelarik.

Hollywood-eko urrezko urteetan eginiko superekoizpena da, berriz egingo ez ziren modukoak. Garaiko izar nagusietako bat, Charlon Heston, garai hartan arrakasta zuten peplum bat antzeztu zuen William Wylerren aginduetan.

Zihurrenez, filme honetaz gehien gogoratzen dena, kuadriga lasterketa izugarria da, ia 20 minutuz luzatzen dena. Benetako tamaian eraikitako eskenatokian grabatu zen, hiru hilabetetik gora erabiliz.



Eta, noski, euskaraz interesgarria da normalkuntzaren aldetik, filme garrantzitsuak, denek lehen edo beranduago ikusi ditugunak eta berriz ikusiko ditugunak euskaratzea. Horrela, garaiko antzerako beste filme garrantzitsuenekin batera (Hamar aginduak, Quo-Vadis), bere momentuan euskaraz bikoiztu eta VHS-ean editatu zen. Eta multzo horretako beste filmeei jaso zaien bezala, DBD formatuan euskara sartu gabe geratu zaie.

Gaur otsailak 10, DBD formatuan laugarrengoz editatuko da filme hau. Beste gehiegirekin jaso den bezala, bikoizketa egonik ere, hau entzuteko aukera ukatzen zaigu, beste behin ere.

Noiz lortuko dugu aintzina euskaraz bikoiztu eta ikusi genituen filmak berriz euskaraz ikustea? Zenbat urte eta zenbat edizio beharko dira noizbait euskara sar dezaten?Oraindik filme hau, BR formatuan editatzeko dago. Azken aukera geratzen zaigu euskara eraman dezan, gehiegitan pasatzen utzi den aukera.


Utzi iruzkina: