Barton Films bere euskarazko hurrengo zine estreinaldiak iragarri ditu
Barton films bere hurrengoko euskarazko zine estreinaldiak aurkeztu ditu.
2008-10-17 RH+ Sevillako banpiroa
Manuel Malasangre Jaunari eta bere familiari etxera bueltatzeko aukera
sortzen zaie, gaztelu alemaniar batean 500 urtez, Frankfurteko Von
Salchichen kondeen zerbitzura lanean egon ondoren. Interneten bidez
Sevillan, beraien jaioterrian, gaztelu bat erosi dute. Tamalez bueltako
bidaian Sevillara heldu beharrean New Yorken lur hartzen dute. Hiri
erraldoi horretan abentura berri eta ezberdinak biziko dituzte,
martiztarrekin, inmobiliarietako espekulatzaileekin eta Ameriketako
Banpiroen sindikatuarekin. Amaieran ezustekoak harrapatuko gaitu.
2008-12-05 Olentzero eta oparien ordua
Pertsonaia maltzur bat bere hegazkin txikian doa tximino bat lagun
duela. Hegazkinak Olentzeroren etxea joko du. Olentzero, ehunka urtetik
hona gabonetan gure etxeak opariz betetzen duen ikazkin zaharra da.
Olentzerok ez du nahi bere misterioa inork ezagutu dezan eta bere
etxean agertutako arrotza herrira jaisteko agindua emango dio bere
astoari.
2008-12-12 Perez sagutxua 2
Perez sagutxoa eta honek hortzen truke buruko kuxinen azpian jartzen
dituen txanponak desagertzear daude. Guraso batzuek beraien etxeetan
segurtasun sistema elektronikoak instalatu dituzte eta ezinezko misioa
gertatzen da etxe hauetan sartzea ikusia izan gabe. Bere lehen hortza
galduko duen mutiko batek eta bere arreba ezatseginak, Perez lagunduko
dute teknologiak ohiturarekin akabatu ez dezan.
Hamasei urte pasa dira mundu magikoko azti boteredunek gaizkiaren indar ilunen kontra borrokatzeko lan handia egin zutenetik. Orain, erreinu galduaren azken patua neskato baten eskuetan dago: Bloom, "Suzko Garradun Dragoiaren Maitagarria". Winx Klubeko betiko lagunez batera, Bloom-ek desafiorik gogorrena jasan beharko du: iluntasunaren munduan barneratu beharko da eta gaizkiaren kontra borrokatu, bere guraso zenduei bizia berreskuratzeko eta azkenik, beraien iraganeko jatorriaren misterioa argitu. Mundu iluneko pizti gaiztoak garaitu eta Dominoko azken erregea aurkitzeko gai izango al dira Bloom, Flora, Stella, Aisha, Musa eta Tecna? Dominoko Printzesa berria izateko Erreinuaren salbazioa lortuko al du Bloom-ek?
2009-01-19 Azti zalantzatia
Biete Dubidoso Tui hirian jaio zen XII. mendean, garai horretan Galizia, Europaren erdigunea zen eta Tui, Braga eta Santiagotik (Galiziaren erdigunetik) distantziakide. Bizitzan bizi izan zituen abenturak garai horretako jendearen izaerarekin eta biztanleek zuten denboraren zentzuarekin lotuak zeuden. Historian eman den lirikarik garrantzitsuenaren garaia zen, artea babesten zuten eta maitasuna gudaren aurretik zegoela ulertzen zuten erregeen mendea. Kultura ezberdinen arteko bizikidetza osasuntsua zen garaia. Dubidosoren lorpenak, ahalmen arraroekin lotuak daudenak, erreinu horretan eta Lurraren amaierarekin batera gertatu zena sinbolizatzen dute. Oraindik ez da jakin zergatik ezkutatu nahi izan duten historiaren zati hori, 500 urte daramatzate asmo horrekin. Pelikula honek garai horretan gertatu zena erakutsarazi nahi du. Urteetan desagerrarazten saiatu direna jendeak ahaztu ez dezan. Ohitura, biztanle eta erlijio edo pentsamendu anitzez beteta dagoen historia delako.
Eta hauek dira oraingoz data gabeko prestatzen ari diren beste zine estreinaldiak:
- Niko eta izarretako bidea: Niko elur-orein gazte bat da. Ezagutzen ez duen bere aita, Santa Claus-en Aire-Indarren kidea dela uste du. Denek barre egiten diote hori uste duelako eta hegan egin nahi duelako. Egun batetan, otso talde basati batek beraien taldea atakatuko du eta misio arriskutsu bat zuzendu beharko du
hainbat lurralderen zehar bere aita aurkitzeko eta Gabonak salbatzeko.
- Munduaren bira 80 egunetan, doan: Bananok Londreserako bidaia aurkitu du, doan! - XXI. mendeko palabra magikoa, irrikitu eta madarikatuena-. Bere koadrilako liderra den Bildotso huskeria baino ez dela uste du; berak, munduari bira doan egiteko gai izango zen. Lortuko ez duelakoan, Kebab lagunak bere taberna jokatuko du. Hau da zuhurtziaz bereizten ez den laguntalde honen abentura xelebreen hasiera. Mugak, gerrillak, GKE-ak eta enpresaburu trebeak saihestu beharko dituzte bidaia arrakastaz burutzeko.
- Zorion perfektua (Irudi bizia): Anjel Lertxundiren elaberrian oinarritua. Hiri handi bateko kale batetan auto batek Ainhoa harrapatuko du, egunkarian irakurri berri duen berri bat txunditurik utzi duela. Istripuak eragindako komatik irtetzerakoan eta antza, dena ondo joan behar denean, bere eskuetako bat oso kaltetuta dagoela ikusiko du. Orain, betidanik nahi izan zuena lortzea arriskuan dago, piano-karrera arrakastatsua izatea.
- Axun eta Maite: Jose Mari Goenaga, Jon GaraƱo.
- Sukalde kontuak: Aizpea Goenaga.
- Lagun zoriountsu baten istorioa: Peio Varela.
- Bale galdua: Roque Cameselle. Animazioa, galizia.
Informazio gehio: Berria.info-ko albistea Barton Films euskarazko zine estreinaldi datak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: