Asterix Joku olunpikoetan: Dbd 2 - Blu-ray 0
Gaur kaleratzen da Asterix joku olinpikoetan, 3 edizio desberdinetan:
- Dbd edizio arrunta.
- Dbd edizio berezia (2 diska).
- Blu-ray edizioa.
Dbd edizioek euskarazko bikoizketa daramate, baina Blu-ray edizioak, etorkizuneko formatua dbd desagertu araziko duenak, ez. Dirudienez, arazoa Blu-ray diskak atzerrian prestatzen direla, eta hizkun gehikuntza garestiago ateratzen zaie zuzenean dbd-earekin bezala heurek diskak prestatzen dituztenean.
Euskaldunak, ez dugu, ikusten denez, goi definizioa ikusteko eskubidea, katalanek bai ordea, katalana ez da erori. Onar dezakegu oraingoz blu-ray formatua ez dagoela oso zabaldua, baina etorkizuna da. Zer gertatuko da dbd agortu eta blu-raya euskara gabe bakarrik aukeran dagoenean?
Hau ez da Tri-Pictures honelakorik egiten duen lehenengoa, "La brujula dorada"-rekin berdin egin zuen eta abendu bukaeran "Sexua New York"-ekin berdin egingo digu.
Bikoizketa hauek, gainera, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaz eginak dira, ETB-ek kudeatzen duen "Zinema gehiago + euskara gehiago" progamaren bidez. Ez deritzogu zuzena diru publikoa bikoizketak formatu guztietan kaleratzeko gai ez den banatzaile batekin erabiltzea.
Espero dezagun Tri-Pictures laister zuzen dezala bere jokabidea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: