3:10-ko trena bidetik irten zaigu Blu-Ray-en

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-02-17 10:41


Westerra Hollywood-ko urrezko urteetan genero oso zabaldua zen, baina gainbera etorri zen eta ia desartzeraino ibili da azken harmakadetan, salbuespen oso aipagarri gutxi batzuk kenduta. Hor izan genuen westerrean ospea lortutako Clint Eastwood eginiko batzuk (Josey Walles legegabea, Barkamenik gabe) eta Kevin Costner Oscarrak irabaziz Otsoekin dantzan filmarekin. Hortik kanpora, ia deus.

Azkenaldian, badiduri musikalak jasan duen buru altxaera lortzen hasia dela, genero honetako filmak noiz edo noiz izaten ditugu zinemetan. Berpizte hau Kevin Cosnert-rrekin abiadarazten da, Open Range erakargarriarekin, gerozeago etorri zitzaigun titulo luzeko Jessy James-en akaketa Robert Refford koldarragatik. Azkenik, iaz zineman 3:10 trena eta Appaolossa izan genituen.

3:10 trena eta Appaolossa euskaraz ikusi izango dira etxe merkatuan. Dagoeneko 3:10 trena dbd alokairuan euskararekin daukagu, baina pasadan astean kaleratutako salmentarako BR-ean ez dator bikoizketa hau, hasiera baten hala aditzera eman bazen ere. Hilabete batzu barru, dbd salmentako edizioa kaleratuko da alokairu lehioa bukatzerakoan. Appaolossa-k ez dauka oraindik data zehazturik.

Badakigu oraindik BR formatua gutxik dutela, baina ez da hau inondik inora argudio bat banatzaileak eskura duen materiala ez erabiltzeko, are gutxiago berak erabili ahal izateko bereziki egin bada Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzat. Eta gaurko egoera ezin dugu bakarrik buruan eduki, etorkizunean dbd formatua desager liteke, euskara gabeko BR edizioa bakarrik egonda.



Harritzekoa da titulo honekin jasotakoa, orain arte Filmax zuzen baino zuzenago ibili bai da arlo honetan, beti euskara bazuen, BR edizioetan sartu du: 88 minutu, DonkeyXote, REC...

Tripictures bai ordea, horrelakoak sistematiko egin ditu: Asterix joku Olinpikoetan, "La brujula Dorada", Sexua eta New York, Viaje al centro de la tierra... Argudioa, dbd ez bezala BR etxean ezin egin dezaketenez, plus bat ordaintzea eskatzen dutela. Eusko Jaurlaritzak ez du ordaindu nahi izan, bikoizketa ordaintzea nahikoa delakoan, baina katalanak badiduri bai ordainketa egiten ibili direla, adibide eta mezu oso okerra zabalduz.

Izan daiteke Filmax Tripictures-en bidea hasi izana? Ikusita badela ordaintzen dutenik, ordainketa eskatzen hasi izana? Huts puntual bat izan daiteke?

Hurrengo asteetan Filmax badu euskaraz bikoiztuta dagoenik ateratzeko, zehazki Transsiberian. Adi egon beharko ea arazoak jarraipenik duen ikusteko.



Zonadvd-en BR karatula probisionala euskara eramango duela dioena ikusteko orria
Zonadvd-en BR menuen kapturak non ikus daitekeen euskara ezin entzun daitekeela


Utzi iruzkina: