"Ahate ederra" ( El patito bello)
"Ahate ederra"
Laburpena:
Bazen arrautza abandonatu bat. Ahate batek, arrautza adoptatu nahi zuena. Baina hain zen itsusia, azkenean hark ere abandonatu zuela. Geroxeago beste ahateko bat agertu zen eta azken honek adoptatu zuen.
Bitartean, lehengo ahateak hainbat ahate txiki zituen. Bat denen artean ederrena. Ahate amaren kutuna zen eta egiten zuen dena gorezten zuen. Azkenean ahate txikitxo eder hau hasi egin zen eta inguruko animali guztiei itsusi deitzen zien, eurak zuten "akatsekin" burla eginez.
Inguruko animaliek, egun batean egoeraz nekatu ziren eta zerbait egin beharra zegoela ahate ederrarekin iruditu zitzaien.
Egunnak igaro eta gero, ahate ederra egun batean ibai batean bainatzen zegoen. Kokodrilo batekin topo egin zuen, eta honek hain ederra zela ikusiaz jan egin gura zion.
Bitarte horretan, gaua zen eta ez zuen inor inguruan laguntzeko. Baina egoera horretatik ahateak salbu irtetzea lortu zuen, baina ez zen betiko ahate ederra, orain itsusi gelditu zen.
Inguruko animaliek, egoera ikusita ahate ederrari lagundu zioten, jaten emanez, zainduz, zauriakosatuz... nahiz eta orain ahatea ez zen lehen bezain ederra, orain itsusitsua zen.
Inguruko animaliak aurretiaz jasandako burla eta egoera denak ahaztu zituzten ahatetxoari laguntzeko.
Hortik aurrera ahatea ederra, ahate berri bat bihurtu zen, eta jada inguruko guztiak errespetatzen zituen eta maitasunez jarduten zuen denekin.
..............................................................................

Iruzkinak
Utzi iruzkina: