Ungariako hondakin nuklearra
Hungariako mendebaldeko aluminio-lantegi baten hondakinen putzu batetik etorritako lokatz gorriko isuri toxikoa Danubio ibaira heldu da gaur, MTI berri-agentziak aipatu duen Hondamendien Hungariako Unitate Nazionalaren informazioaren arabera.
Aipatu erakundeko bozeramaile Tibor Dobsonek berri-agentziari adierazi dio oraingoz ez dela arrainik hil Danubioko ibaiadarra den Raba ibaian, ezta Mosoni-Danudio adarrean ere. Izan ere, gune horietara heldu da gaur goizean isuria.
Pixka batlehenago, Dobsonek Reuters berri-agentziari esan dio tokiko biztanleak lanean ari direla isuriaren alkalinoaren edukia murrizteko Danubiora heldu auretik; alkalinoaren eduki hori pH bederatzi ingurukoa da, maila normal eta ez kaltegarrietatik (sei eta zortzi) gainetik. Isuria joan den astelehenean hasi zen, aluminio lantegi pribatu bateko hondakinen putzu bat apurtzean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: