ETAk bonba bat lehertu egin du PSEren aurka Lazkaon.
ETAk Lazkaoko PSEren egoitzaren kontra bonba bat zartarazi du gaur 03:00etan. Ordu batetan deitu du ETAren izenean gizon batek DYAra ohartaraziz bonba honetaz, nahiz eta Ertzaintzaren patruila batek lehenago motxila ikusi eta susmo txarra hartu. Dya-k Ertzaintzari deitu eta berehala segurtasun lerroa jarri du. 03:00etan lehertu da bonba. Inguruko etxeak, tabernak... hustu egin ditu eta jendea segurtasun lerroaren atzean jarri da. Burrunba herri osoan entzun da. Ez dira zauriturik egon, baina bai material kalte oso handiak. Egoitza bakarrik duela 21 egun zabaldu zen eta adituen ustez urte bat behar izango da berriro zabaltzeko. Inguruko etxeei pertsianak, leihoak... lehertu die bonbak kalte handiak sortuz. 8 kilo lehergarri zituen bonbak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: