JIM TNT, IZKUTUAN ZEGOEN ARTISTA

iraun 1456147961049 DEBAGOIENA STREET MUSIC | 2008-05-09 11:44

Elgetako Kafe Antzokian egiten den Danbaka lehiaketako bakarlarien taldeko iazko irabazlea dugu Jim TNT. Gitarra eta armonika eskuan harturik Euskal Herritik egin ditu hainbat kontzertu bere musikarekin jendea animatzen.

 

Biografia

Jim TNT Jaime Lizaranzuren izen artistikoa da, Arrasateko gaztea zein bere proiektu akustikoa edukitzeaz gain, abestiak taxutu eta abesten ditu “Los Cretinos” rock and roll taldean.

cretinos_pose

 

Jaimek, gaur egun, 29 urte ditu eta 15 urte zituenetik bere gitarrara loturik dago. Lagunentzat jotzen hasi zen, baina behin Arrasateko taberna batean proba egitea erabaki zuen. Jendearen kritikak onak zirela ikusita, kontzertu gehiago ematera animatu zen eta azkenean Euskal Herrian zehar showak ematen aritu da.

 

2005. urteko maiatzean, Arrasateko “Shot” estudioan sartu zen berak eginiko bost kantu grabatzeko asmoz. Orduan Amaia Arzamendik biolinarekin laguntzea bururatu zitzaion bere abestiak osatzeko. Honek proposamena onartu eta grabaketako hiru abestitan hartu zuen parte. Geroago, Jaimek bere kontzertuetan parte hartzeko ideia proposatu zion eta ordutik batera jotzen dute.

 

Iaz bere eskualdeko lehiaketa batera aurkeztu zen eta irabazle atera zen bakarlarien sekzioan.

 

Taldetik bakarkakora

2002.urtean “Los Cretinos” rock and roll taldea sortu zuten Arrasateko lau gaztek; Jim TNT(ahotsa eta gitarra), Oier(baxua eta koroak), Barba(bateria) eta Ibai(teklatua).

Musikaren mundu zabalean hasi zirenean Johnny Thunders, Stooges, Stones…-en bertsioak jotzen zituzten. Denborarekin beraien abestiak sortzen hasi ziren.

 

Kontzertuak ematen zituzten eta beraien lehen diskoa grabatu zuten “studios77”-n Jorge Reboredoren eskutik. Grabaketa ondoren taldeko kide batek alde egin zuen talde hiru kidekin utziz. Geroago, Barba eta Jim bakarrik geratu ziren eta taldea aurrera ateratzeko erabakia hartu zuten, horretarako Oñatiko Alexis(gaur egungo baxua eta koroa) fitxatuz. Herrian kontzertuak eman ostean, apirilean Londresera joan ziren kontzertu batzuk eskaintzera, antolatu zuten bira txiki baten barnean.

 

Baina Jaime Lizaranzuk zerbait gehiago nahi zuen eta bakarlari bezala aritzea erabaki zuen “Los Cretinos” taldean jarraitzen zuen bitartean. Jaime bere lehen kontzertuak ematen hasi zen.

Egun, taldekide nahiz bakarlari bezala dihardu.

 

Bakarlariaren abestiak

Rock lasaia, klasikoa bezala irudikatzen dute batzuek artista honen abestiak. Guztiak gazteleraz idatziak dira, sentimenduz josiak. Honen adibiderik garbiena “como agua de mayo” abestia dugu.

 

Bere abestiek Bob Dylan, Rolling Stones, Burning bezalakoen eraginetik sortuak izan dira. Aipatzekoa da armonikaren soinuek abestiei ematen dieten edertasuna.

Artista berri baten bilakaeran gaude, ibilbide luzeko artistaren bilakaeran.

 

 


Utzi iruzkina: