World of warcraft

iratxolin 1456147956687 Iratxolinen bloga | 2010-11-30 19:19

Gaur lagunok, nire aisialdietan jolasten dudan jokoari buruz hitzegingo dizuet. Rol motako joko bat da, joko mota honetan, normalean, zure gustuko pertsonaia fantastiko bat eratzen duzu, eta gero animalia, munstro edota beste izaki motak hil behar dituzu esperientzia lortzeko. Esperientziarekin maila(nivel)(level)-k lortzen dituzu eta haiekin boteretsuagoa zara.

Ba, rol-jokoak definituta nire jokoari buruz idazten hasiko naiz. Nire jokoaren izena "World of Warcraft"(edo WOW) da, honela deitzen da "Warcraft"(hauek estrategiakoak ziren) jokoen   fantasiazko mundua duelako oinarri. WOW-a beste jokoen ondorengo "istorioa"(suposatzen da zuk egiten duzula) da. Beti bezala, bi talde daude: Aliantza(aliatuak edo allies) eta Horda(hordeƱoak edo hordes).

Aliatuak: Hauek jende "ona" da, ondo portatzen direnak eta 9-etan ohera joaten direnak dira(erdi broma bat da). Aliantzako jendea baketsuagoa da eta teknologikoak dira. Honen barruan; Gizakiak(humanos)(gizaki normalak, Erdi Arokoak), Hipotzak(enanos)(gizaki txikiak, teknologia handikoak), Gau elfoak(elfos nocturnos)(elfoak, baina ilunagoak),


Utzi iruzkina: