AMELIA ETA GREYSON, AMAIERA?

irati97 1456147946456 frikibloga | 2012-11-07 12:15

Oraindik gogoratzen dut nola garai batean jolas denbora guztietan emozionatzen ginen gure bikote gogokoenarekin :) Baina hori aspaldiko gauza dela dirudi, orain gauzak oso desberdinak baitira.
Orain emozionatuta ateratzen garenean jolas denboretara, ez daude batera. Ez dute ia hitz egiten, ez da leno bezala, ez da lehen bizia ematen zigun bikote bera. Gainera, Amelia oso umore txarrez dabil aspaldi hontan, eta horrek zerbait gaizki dagoela pentsarazten digu. Edo niri behintzat, besteak iada aspertu baitira. Lehenago esan dudan bezala, ez dira berdinak. Aurten gauzak asko aldatu dira. Eta horrek oso triste jartzen nau, gauzak bikain baitzeuden. Dena aldatuko delakoan, blog hau utzi egingo dut denboraldi batez, oso tristea baita beraiei buruz hitzegitea. Urteen poderioa...


Utzi iruzkina: