Zaldun beltzak
Maider haserretuta dago Jokinek txantxa bat egin diolako eta Jokinek hori konpontzeko historia bat kontatzen dio Maiderreri, Meer eta Arroseko erresumetan gertatzen da kondaira hau, Meer-Mari printzesak Kantarroseri irabazten dio ezpata gudu batean eta Kantorros mendekua hartu nahi du, horregatik bere zaldun tropak prestatzen ditu eta Meer erresuma erasotzen du, erresuma osoa konkistatu eta Meer-Mari hil nahian.
Protagonistak Jokin eta Maider dira, baina Jokinek kontatzen duen historian protagonistak Meer-Mari eta Kantarros/Printze Beltza dira.
Jokin galtxagorri bat da, oso alferra da, txantxak egitea gustoko du eta lo egitea ere, Maider 11 urteko neskato bat da, oso erraz hasarretzen da Jokinen txantxekin.
Meer-Mari Meer erresumako printzesa da, ezpatarekin oso habila da, Kantarroseri irabazten dio ezpata gudu batean.
Kantarros Arroseko printzea da, oso arroa da, Meer-Marik ezpata gudu batean irabazten dionean asko hasarretzen da eta arropa beltzak janzten ditu.
Liburu hau erraza da irakurtzeko, interesgarria da eta erakargarria, pertsonaiak beraien hartean dituzten elkarrizketak etab. historiarengan interes gehiago pizten dute. Niri ez zaizkit euskarazko liburuak gustatzen, oso zailak bai dira irakurtzeko niretzako, baina hau salbuespen bat da, oso gomendagarria baita.
Ekaitz Tejedor 2.C
Iruzkinak
Utzi iruzkina: