Vredaman
VREDAMAN
(UNAI ELORRIAGA)
Istorio bitxiz beteriko liburua da hau. Lau istorio nagusi kontatzen ditu. Liburua irakurtzen zoazen heinean, istorioak elkarren artean zerikusia dutela konturatzen zara. Poliki-poliki lotu egiten dira bukaerara iritsi arte. Tomas da pertsonaia nagusia. Pertsonaia asko ateratzen dira liburuan, gehienak Tomasen senideak eta hauen lagunak. Tomasen aita gaixorik jartzen denez, Tomas bere osaba-izeben etxera joan behar da. Eta bertan hasten dira istorioak gertatzen.
Lehenengo istorioan Iñes, bere lehengusinarekin, intsektuak ehizatzera joaten da. Hauek arrapatu ondoren, hiltze baten bidez egur zati batean jartzen dituzte. Baina lehengusu hauen helburua libelula urdina aurkitzea da. Iñesek esaten du libelula urdina aurkitzen duena munduko pertsonarik inteligenteena bihurtuko da. Medikuak bezain argiagoa. Eta Tomasek hau lortu nahi du.
Bigarren istorioan Simon, Tomasen osaba, Simoni kontatzen dio zenbat gustatzen zaion errugbia. Golf-zelai batean sartzen dira bertan errugbi zelai bat egiteko, eta bertan Galesek eta Irlandak partidu bat jokatuko dute.
Hirugarren istorioan arkitekto baten emaztegai izan den emakume bat dago. Istorioan zehar arkitektoak berarekin ezkondu ezin dela esaten dio.
Azken istorioan, aitona ebanista izan zela jakiten dute. Pertsona garrantzitsua izan zen bere gazte denboran. Istorio hauek guztiak nola bukatzen diren jakin nahi baduzu liburua irakurri beharko duzu. Nahiko bukaera bitxiarekin bukatzen da liburua. Oso mundu bitxia irudikatzen du, ez da gurea bezalakoa. Adibidez hilabeteek 58 egun baino gehiago dituzte. Beraz, zer gertatuko ote da?
Nire ustez liburu zaila da irakurtzeko. Uste nuena baino askoz gutxiago gustatu zait. Nahiko astuna iruditu zait. Agian bitxiegi eta arraroegia delako. Ez dut esan nahi liburu txarra denik, baina ez zait estiloa asko gustatu, nahiago ditut misteriozkoak.
Pertsonaiak oso konplikatuak dira izugarrizko pertsonalitate handia dutelako. Oso ezberdinak dira beraien artean. Gainera istorioak nahastu egiten dituenez askoz ere nahasgarriagoa da.
Hizkuntza ulergarria erabiltzen du. Hainbat hizkuntza nahasten ditu, gaztelerazko eta ingelesezko hitz batzuk agertzen baitira.
Baina horrelako liburuak atsegin badituzu, dudarik gabe dagoen hoberena da.
Txomin Bergua 2.A
Iruzkinak
Utzi iruzkina: