Kutsidazu bidea, Ixabel. Joxean Sagaztizabal

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-04-26 08:57

   

Juan Martin, 19 urteko mutiko batek, euskaraz ikasi nahi du euskaltegi batean eta hor dagoen bitartean, baserri batean alokatzen da. Hasiera arazoak ditu baserrikoekin, euskara oso itxi batean hitzegiten dutelako. Hor dagoen bitartean, baserrikoei laguntzen die eguneroko lanetan: Trankorearekin, etxea grabitzen... Hori egiten duen bitartean, baita ere arazoak sortzen zaizkio.

Euskaltegian, poliki-poliki euskara ikasten joaten da eta lagunak egiten ditu, adibidez: Miren, ondoko baserriko neska.

Aste batzuk pasata herriko festak iristen dira eta jaietara joaten da lagunekin eta hainbat gauza gertatzen zaizkio.

IRITZIA:

Liburu hau gustatu egin zait oso diberdigarria delako, baina batzuetan gogorik gabe hartzen nuen eta pixka bat astuna egin zait. Euskera itxi bateko esaldi batzuk daude idatzian baina orokorki euskara batuan idatzia dago. Orokorrean: Gustatu zait liburua.

 

IAN MARTIARENA, LAUAIZETA IKASTOLA 2.B


Utzi iruzkina: